Ania Bas-ekin kolaboratzen dute.
TECNALIA jakintza-alor anitzeko Korporazio Teknologikoa da, izaera pribatua duena, independientea eta honako hauez osatua: AZTI Zentro Teknologikoak, European Software Institute (ESI), INASMET, LABEIN, NEIKER eta ROBOTIKER eta FATRONIK atxikia. Korporazioaren zeregina da, nazioarteko testuinguruan ikerketa eta berrikuntzaren bidez, gizarteari orokorrean eta enpresa-sareari bereziki, balioa eta aberastasuna ematea.
Hiri-inguru eredu jasangarria: natura-ingurunea eta eraikitakoa errespetatzen duen hiri-gunea, sozialki bizia eta kohesiboa dena, oparotasun eta balio produktorea, bere lekuarekin identifikatua eta kanpo-harremanekin koopetitiboa.
EEUS (Eraikuntza eta hiri-inguru jasangarria) 18 pertsonaz osatutako taldea da (ingeniariak, arkitektoak, kimikoak, soziologoak, bataz besteko adina 36 urte eta bataz besteko egonaldia 8 urte), TECNALIAko (1300 pertsona, 20 unitate) Eraikuntza Unitatearen barruan (100 pertsona, 7 talde) dagoena. Lurra Berreskuratu, Barne-airearen Kalitatea, Ingeniaritza Akustikoa, Jasangarritasuna, Teknologia konstruktibo berritzaileak eta Ekourbanismoaren inguruko jarduerak garatzen ditu. Talde tekniko eta informatiko asko ditu eta baita nazioarte mailako esperientzia ere, eta artistari atospen teknikoa emango liokeen Hiri-Sormen Laborategi bat (LAQ) ere bai.
Labein fundazioa. Zamudio (Bizkaia). http://www.tecnalia.info
www.disanialia.blogspot.com/ (Blog DISONANCIAS)
Oraindik ez dago iruzkinik