Disonancias

ES | EU | CA | EN

Berriak

07/10/2009

Soft Power

Soft Power bioteknologiari buruzko ekimen kulturalen programa da. Maria ptqk-k komisariatua amarika priekturako. “Soft Power”-ek sormenaren alor berri honen zehar ibilbide berria proposatzen du, non artea eta cultura, zientziarekin, teknologiarekin, economia globalarekin eta filosofia politikoarekin topatzen diren.


15/09/2009

Aktibistentzat etxeak

Copenhague hiriko biztanleei wooloo.org-ek proposatzen die heien etxea irekitzea datorren Abenduan antolatuko den Klima aldaketari buruzko Konferentzian parte hartuko duten aktibistei. Gainera, artistei eta komisarioei zuzendutako deia ireki dute. Proiektuak aurkezteko epea: 2009ko Urriaren 1a.


09/09/2009

Orkestra sakabanatuta

Irailaren 12an, 12.00etatik 14.00etara, Gasteizko erdialdeko kaleetatik paseatzera gonbidatzen zaituztegu, bertan joku duen Orkestra Sakabanatua entzuteko. Gasteizko Udalarentzat, DISONANCIASen barne, mmmm…-k egindako ekintza da.


24/08/2009

The sense of dissonance

David Stark Columbia (EB) Univertsitateko soziologo eta nazioarteko asuntoen irakasleak "The sense of dissonance, Accounts of Worth in Economic Life" argitaratu du. Bere diskurtsoak asko dauka ikusterik gurearekin. Lehen kapituluan konprobatzen ahal duzue.


20/07/2009

Kultur prozesuen mapa

Juan Freire-k kultur prozesu berrientzat behar diren erakunde estrategieri buruz ohar interesgarriak proposatzen ditu.


01/07/2009

Artistek kudeatutako gunea

Amarika Asanbladak, non Arabako sortzaileen parte handi bat biltzen den modu berritzaile batean, hilabete batzuk daramatza abian, bereziki Amarika proiektuarekin lotuta, Foru Aldundiaren erakusketa aretoen kudeatze lanetan. Uztailaren 2an, kolektiboaren aurkezpen publikoa gauzatuko dute. Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian hasiko da, arratsaldeko 7etan.


25/06/2009

Sormen eta berrikuntzan ekimen onenak

Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtearen barruan, Europako Batzordeak DISONANCIAS aukeratu du jardute onaren adibide gisa. Aukeratutako jarduteen inguruko txostena Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtearen web orrian irakurri dezakezu.

 


10/06/2009

DISONANCIAS Tour

DISONANCIAS-en laugarren edizioa amaitzear da eta urtero bezala hainbat topaketa proposatu nahi dizkieguzu garatutako proiektuen emaitzak gertu-gertutik ezagutzeko. Ekainaren 15ean Donostian izango gara, 12:00etan Miramongo Parke Teknologikoan, eta 19:30etan Artelekun; ekainaren 17an, Bilbon izango gara: 12:00etan Tecnalian, eta 19:30etan Gran Domine Hotelaren tabernan. Ekainaren 16an, Espanish Dream pelikula Artium-en aurkeztuko dugu, 20:00etan. Informazio gehiago gure agendan, eta izan eman info@disonancias.com helbidean.


08/06/2009

Ideiazoka

Platoniq-k eta Mondragón Goi Eskola Politeknikoak IDEIAZOKA antolatzen dute DISONANCIAS-ekin egiten duten kolaborazioaren barruan. Azoka horretan enpresa, hiritar eta ikerlariek ideiak partekatzen dituzte, elkarrekin hobetu eta berritzeko. Ekainaren 11n da 9.00etatik 14.00etara Azkoitiako Jorge Oteiza frontoietan (Gipuzkoa).


08/06/2009

Arkitektura nomada eta auto-eraikuntzari buruzko laborategia

Kataluniako Activa_DISONANCIAS-en barruan, We Can Xalant proiekuaren barne, arkitektura kolektiboari buruzko tailerra antolatzen da, ekainaren 29tik uztailaren 8ra arte. Artista, arkitektu, komisario, kultur kudeatzaile, diseinugile, etab., bazara, izena eman zure kurrikuluma eta motibazioa bidaliz correo@canxalant.es helbidera, ekainaren 17a baino lehen.