Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Metodologia

Imagen 1

Metodologi bilerak

DISONANCIASen oraingo edizioko partehartzaileak biltzen dituzten lan-saioak antolatzen ditugu, hainbat helbururekin:

• Partehartzaileek, bai erakunde babesleak, bai artistak, elkar ezagutzea eta batak bestearen proiektu eta esperientziekin aberastea, prozesuetan zein edukietan;

• Saio sortzaileak egitea gero proiektuetara pasa daitezkeen metodologiak erabiliz.

Oraingo edizioan “Encajar lo improbable” izenburupean lehen saioa antolatu zen 2007ko azaroaren 20 eta 21ean Bilboko Ingeniari Eskolan, eta bertan artistak eta erakunde babesleak elkartu ziren.

Seminarioa François Deck artista kontsultaria eta Grenobleko (Frantzia) Goi-mailako Arte Eskolako irakasleak zuzendu zuen. Deckek alor ezberdinekin interakzioan metodoaren artea garatzen du. Bere hitzaldiaren testua jaitsi dezakezu; bertan, artista-kontsultaria ideia garatzen du, baita bere funtzioa ere ezagutzaren ekonomia batean. konpetentzia artistikoen bere zerrenda ere aurkeztu zuen, artistek DISONANCIASen hartzen ditugun prozesuetako askotan oinarrizko bere konpetentziak dituzten ideia babestuz; hala ere, inkonpetentziak konpetentziak bezain oinarrizkoak direla ere defendatzen du.

Lehen egunean, “¿Qué practicas?” izenburupean, partehartzaile bakoitzak bere aurkezpena egin zuen. Galderen bitartez, aldi berean, bata zein bestearen apunteak hartu ahal izan ziren, eta gero eurekin lan egiteko gaiak antolatu ziren. Parte hartzeetan egin ziren galderak, idatziz, jaitsi ditzakezu.

Bigarren eguna, “¿Qué métodos?” izenburupean, “Encajar lo improbable” jokoarekin hasi zen, metodologia-erreflexioak aktibatzeko asmoarekin. Gero, joko hau, partehartzaileen ekarpenekin berritua, aurreko eguneko galderekin lotu zen. Azkenik, artistak-enpresak binomioek, besteei aurkeztu aurretik, proiektu bakoitzaren kontzeptua berriz ere formulatu zuten, eurentzako. Karta jokua eta partehartzaileek egindako ekarpenak jaitsi ditzakezu.

Bigarren saioa, “Encajar lo improbable II” izenburukoa, 2008ko otsailaren 21ean egin zen Arrasateko Polo Garaian. 2007/08 edizioan parte hartu zuten enpresei deitu zitzaien (“beren” artistarik gabe), eta baita aurreko edizioko bi enpresari ere (DAISALUX eta FUNDACION LEIA). François Deckek ezarritako protokolo berriari jarraituz galderen bitartez prozesu desberdinak arazotu ziren, eta aldi berean zalantzak, arrakastak eta porrotak elkartrukatu eta eztabaidatu zituzten.

Hurrengo saioa, “Las buenas ideas de mi vecino” izenekoa, 2008ko apirilaren 2an izan zen TECNALIAn (Labein), Zamudioko Parke Teknologikoan. Berriz ere elkartu ziren enpresen eta artisten ordezkariak. Talde bakoitzak bere proiektuaren aurrerapena aurkeztu zuen, eta lan taldeak osatu ziren proiektuak elkar gurutzatzeko.

Zeinen kolaborazioarekin?

François Deckenarekin. Bere jarrerak hainbat problematika epistemiko, estetiko eta politiko eskatzen ditu. Kontsultariaren paperak elkarrekikotasuna oroitzen du: kontsultatu eta kontsultatua izan; bere parte hartzeek kooperazio-proiektuen osagarriarekin du zerikusia; elkarrekikotasun-ezagutza kontzeptua konpetentzia eta inkonpetentziaren arteko mugen operadore kritikoa da; galdera estetiko batzuek, hainbat lekutan, eduki batzuen eta horiek azaltzen dituzten bitartekoen arteko artikulazioa interpelatzen dute. Bere oraingo lanek zerikusia dute “Juegos de mesa”ren garapenarekin.

François Deckek egindako proiektuetako batzuk dira: Au bout du plongeoir (Tranpolinaren puntan) –juego de mesa-, Rennes, Paris, Lyon, Hamburgo, kurtsoan; ¿Puede el arte aprender de la economía y de la empresa? –eztabaida protokoloak-, L´école d´art de Rueil-Malmaison, 2007; “ Intersticios urbanos, arte, arquitectura, paisaje” –ikerketa-ekintza-, Paris, kurtsoan; Parisko XV. Bienala, kontsultaria, 2007-2008; “Reciprocal expertise” –ponentzia-, Tate Modern, Londres, 2003; “Territorios impertinentes” –prozesu partehartzailea-, Hirigintza-agentzia, Grenoble, 2001-2002.

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa