Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Imar

Imagen 1 Imagen 2

ReD-ekin kolaboratzen dute.

Jarduera nagusia

Soluzio globalak egin eta komertzializatzen ditu txapa zulatuan eta metal hedatuan. Eraikuntzara eta industriara zuzendutako txapa zulatu eta metal hedatuaren teknologian oinarritutako soluzio integralak garatzen ditu. Eraikuntzako oinarrizko aplikazioak kanpoaldera (fatxadak, itxiturak, akustika, hiri tresneria...) eta barnealdera (teilatuak, barne-estetika...) zuzenduak daude. Industrian aplikazio aukera oso zabala da, automobilak, etxetresna elektrikoak, trena edota higigarrietatik hasita, okintza, ardogintza edota meatzaritzaraino.

Ikertu beharreko kontzeptua

Txapa zulatua eta metal hedatuarentzat aplikazio berriak ikertu, batez ere eraikuntzaren eta hiri tresneriaren alorrean, pertsona eta inguruneekin garapen interaktiboei lehentasuna emanez. Gehiago ikertu nahi da erabilera materia baino.

Artistekin lan egiten duen lan-taldea

I+G+B-ren alorra 3 pertsonak osatzen dute: bi ingeniari eta ekonomilari bat, eta hiru urtetarako plan teknologikoa garatzen dihardute. Gaiker eta Teckniker zentro teknologikoekin eta sentsorika eta estaldura alorreko beste bi enpresarekin kolaborazio-proiektu batean lanean dihardute; eraikuntza eta hirigintzarako produktu berriak garatu nahi dituzte material zentzudunak eta aplikazio berriak erabiliz. Artistek jakintza-alor anitzeko talde batekin egiten dute lan, alegia, I+G taldea bi ingeniarik, negozioaren garapen arduradunak (ekonomilaria), marketing arduradunak, eta enpresaren merkataritza eta/edo administrazio alorreko beste bi pertsonak osatutako taldearekin. Proiektuaren garapenaren arabera diseinu alorreko edo IMAR-ek lantzen diharduen teknologia alorreko beste laguntzaileren bat sartzeko aukera ere egon daiteke.

Kokapena eta web orria

IMAR-en instalazioak Ortuellan (Bizkaia) eta Miranda-Ebron (Burgos). http://www.imarsa.com

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa