Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Seguros Lagun Aro

Imagen 1 Imagen 2

Jarduera

Lagun Aro Aseguruak (www.lagunaro.com) MONDRAGON kooperatiba-taldeko (www.mcc.es) aseguru-erakundea da. Euskadiko Kutxa/Caja Laboral banketxeak eta Lagun Aro izena duen MCCren kooperatibisten mutuak partaidetuta dago.

26 urte hauetan Lagun Aro, bereziki, familia-ekonomien sektorean zentratu da, aseguru-konponbideen eskaintza zabala eskainiz. Gainera, eta lehentasuneko sektore gisa, autonomoentzat lan egiten du, micropymeentzat soluzioak eskainiz.

Lagun Arok banaketa-sare multikanala dauka: sare-komertzial propioa (zuzeneko deia), banketxe-sarea Euskadiko Kutxaren bitartez, bitartekotza eta telefono-sarea/internet.

Jarduera burutuko den unitatea

DISONANCIASen inguruan burutuko den proiektua inguru komertzialekoa da. Sare-komertzialak 300 pertsona inguru ditu, gutxi gorabehera konpainiaren langilegoaren 2/3a. Proiektua garatzeko diziplina anitzeko taldea eratuko da, eta bertan, esparru komertzialeko pertsonez gain, talde tekniko eta marketin eta berrikuntza taldeetako ordezkariak ere izango dira.

Proiektuan parte hartuko duen taldea

Proiektuan, zuzenean, 11 pertsonak parte hartuko dute:
• 6 esparru komertzialekoak. Sukurtsaletako zuzendarietatik hasita gestore-komertzialak arte. Ekonomia, zuzenbidea eta marketinean lizentziatuak dira.
• 2 marketin sailekoak, kazetaritzan eta marketinean espezializatuak.
• 3 sail tekniko eta berrikuntzakoak, produktu-sorten zuzendaritzan ardurarekin. Ekonomilariak eta/edo aktuarioak.
Proiektu-burua Pedro Resano da, Lagun Aro Aseguruakeko Berrikuntza saileko Arduraduna.

Burutuko den ikerketa

Aseguruen banaketa-komertzialaren sarearentzat negozio berriak eta negozio-ereduak ikertuko dira (kaleko bulego-sarea).

Aseguruen munduan 2 sare-komertzial daude batez ere: bitartekariak eta banku-aseguruak. Lehenak, bitartekariak, erakunde ezberdinekin lan egiten duten aseguru-produktuen banatzaileak dira.

Lagun Arok hasiera-hasieratik dauka banaketa-kanal propioa. Horrek beste aseguru-etxeetatik bereizten du, eta urte hauetako esperientziarengatik baieztatu dezakegu, gaur egun ditugun bezerorik gehienak ekarri dizkigula. Oso sail leiala da eta aseguruaren produktuarekin portaera onekoa.

Ikerketa honen bitartez, Lagun Arok bere sarearekin bateragarriak izan daitezkeen negozio berriak miatu nahi ditu: ia 100 bulego dituzte kalean EAE eta Nafarroako hiri garrantzitsuenetako erdigunean, astelehenetik ostiralera zabalik, eta enpresako langileek harrera egiten dute. Zer gehiago eskaini daiteke sare honen bidez? Zein negozio berri gehitu dakieke daudenei?

Emaitzaren jabetza

B aukera: ustiapen-eskubideak (produkzioa eta merkaturatzea) Lagun Aro Aseguruentzako dira; hala ere, azken horrek oroharreko prezioan ordaindu beharko dio artistari, bi aldeen artean adostu beharreko kopuru batzuen arabera.

Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa