Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Imagen 1 Imagen 2

Jarduera

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, “Jose María Arizmendiarrieta” KOOP. ELK. (aurrerantzean MGEP-MU), Arrasaten (Gipuzkoa) kokatua, izaera integraleko irakaskuntza kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa eta erabilgarritasun publikotzat jo dena. Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren titular juridikoa da eta bere jarduera nagusiak dira ikerketa eta Transferentzia Teknologikoak enpresetara eta beste erakunde publiko zein pribatuetara.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, beraz, irabazi asmorik gabeko unibertsitate pribatua da.

MGEP-MUren irakaslana 1943an hasi zen eta orduz geroztik etengabe hazi da. Gainera, enpresa-esperientzia berritzaile ugariren sorrera sustatu du. MGEP-MUk enpresa-bokazio handia dauka, bere misioan jasotzen denez “...gizartea aldatzeko konpromisoa hartzen du, aurrerapen humanistiko, teknologiko eta ekonomikoan lagunduz, batez ere enpresaren garapenaren bitartez...”.

1968an MGEP-MUk Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren aitorpen ofiziala jaso zuen eta 1997an, ETEO eta Irakasle Eskola unibertsitate-zentroekin batera, Mondragon Unibertsitatea osatu zuten. Azken urteetan, ikerketa garatzeko esfortzu handia egin du, bideratutako oinarrizko ikerketa, aplikatutako ikerketa eta enpresa-berrikuntza barne hartuz. Horretarako, bere ikerketa jardunbide konkretuetan antolatu du, beste Unibertsitate, Zentro Teknologiko eta I+G Unitate enpresarialekin elkarlanean garatua.

MGEP-MUren I+Gren aurrekontuak hazteko joera izan du azken urteotan, 1997-98 ikasturteko milioi bat eurotik hasita, 2006-07 ikasturteko 9 milioiak arte (grafikoa ikusi atxikitutako dokumentuan).

05/06 ikasturtean I+G jardueraren finantzazioaren %40 baino gehiago enpresetatik etorri da, eta horrek erakusten du bere ikerketa-jardueraren enpresa-bokazio indartsua. Europar Batasuneko I+G programetan ere parte hartzen du (ikusi taula atxikitutako dokumentuan), eta atzerriko unibertsitateekin ere kolaboratzen du muga arteko kooperazio-proiektuetan, ikasle eta irakasleen higikortasunean, dibulgazio-jarduerak elkarrekin antolatzean, etab.

Proiektu esanguratsuen ikuspuntutik, MGEP-MUk 8 CENIT proiektutan parte hartzen duela nabarmendu behar da (adibidez, hiri-hondakin solidoen teknologien behatokia, ur sakonetako offshore parke-eolikoentzako teknologiak, garraio adimenduna, etab. Zerrenda osoa ikusi atxikitutako dokumentuan), eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 3 proiektu berezi eta estrategikoetan parte hartzen du, eta horrez gainera, biren buru den Estatuko Unibertsitate bakarra da: Micromanufacturing, Lightboncars eta Furia (Etorkizuneko Ikusentzunezko Sare Integratua).

Jarduera hau bost alor zientifiko-teknologikotan lan egiten duten ikerketa-taldeetan antolatzen da: informazio eta komunikazioaren teknologiak, material-aldaketen prozesu aurreratuak, energia, enpresa-gestioa, eta produktuaren berrikuntza eta hobekuntza.

I+GT jarduerak MGEP-MUren barruan helburu bikotza dauka: alde batetik enpresa-garapenari laguntzea ezagutzaren transferentziaren bitartez, aplikatutako ikerketa eta enpresa-berritzaile proiektuetan elkarren arteko partehartzea oinarritzat hartuz, eta bestetik irakasleen berrikuntzan laguntzea, hezkuntza-eskaintzaren garapen osoa lortzeko. Horrela, 2005/2006 ikasturtean MGEP-MUk emandako etengabeko formazio-ikastaroan 2500ik gora enpresa-profesionalek hartu zuten parte.

Ikerketa egingo den saila eta egingo duen taldea

MGEPen barruan, proiektua “Berrikuntza eta Ekintzailetza” izeneko taldean garatuko da. Bere zeregina honakoa izango da:
- Pertsonekin, ingurugiroarekin eta garapen sozialarekin konpromisoa eta ardura duten ingeniari eta tekniko ekintzaileak trebatzea;
- Ondorengo esparruetan bikainak diren berrikuntza-proiektuak definitu eta abian jartzeko ikertzea eta aurkitzea: kultura berritzailea, berrikuntza-estrategia, berrikuntza prozesuak eta sistemak, eta negozio-ereduak, teknologia eta giza esparruetan;
- Ekintzailetzaren garapenean laguntzea.

Bere ikuspegia Europan berrikuntza eta ekintzailetzan ilusioz beteriko talde erreferentea izatea da, eta 9 pertsonek osatzen dute. Berrikuntza eta ekintzailetza laborategia dauka, eta baita softwarea, simulagailuak, joko-didaktikoak eta material multimedia duen gune bat ere (kreatibitatearena).

Bere bezeroak negozio ezberdinetako ikasleak izan daitezke, eta baita enpresak, MGEPeko beste sail batzuk, Saiolan, MCC Sustapen Zentroa, MCC zientzia eta teknologia plana, Diputazioak (Gipuzkoa/Bizkaia), eta MCCko enpresa nagusiak ere (Fagor, Ulma, etab.).

Europan erreferentziazko taldea da honako ezaugarri hauengatik:
- Berrikuntza eta ekintzailetzarekin lotutako esparru “gutxitan” 9 pertsona full-time;
- Europa mailan ezaguna den nazioarteko kongresu bat;
- Etengabeko elkarlana Europako 10 erreferenteekin;
- Batez beste urtean lehen mailako 2 argitaralpen;
- Batez beste urtean europar proiektu 1;
- Talde bat berrikuntzan bikainak diren enpresekin lanean;
- Urtero arrakasta duten negozio berriak hasten dituzten 10 “ikasle”;
- Taldeak Euskadiko/Europako zientzia eta teknologia planen garapenean parte hartzen du;
- Disonancias proiektua.

Taldearen web orria honakoa da:
http://www.mondragon.edu/eps/investigacion/lineas-de-investigacion-1/modelos-organizativos-e-innovacion-tecnologica/modelos-organizativos-e-innovacion-tecnologica

DISONANCIASen inguruan egingo den ikerketa

Ingeniaritzako ikasleen, irakasleen eta enpresetako profesionalen gaitasun kreatiboa, berritzailea eta ekintzailea garatzeko zuzendutako jarduerak sustatzen diren “inguru” bat diseinatzea.

Proiektuarekin lortu nahi diren emaitzak honakoak dira:

 Emaitzak irakasleetan:
– Motzera (08-09): kreatibitatean eta ekintzailetzan konpetentziak eskuratzeko prozesuak, teknikak, erremintak, etab. ezagutu/garatu.
– Ertainera (2010): Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eta enpresetara eginiko transferentzian berrikuntzak egin, ekintzailetzan eraginkortasuna hobetzeko.

 Emaitzak ikertzaileetan :
– Motzera: Jarduera berriei ekiteko ikerketa lerro ezberdinen arteko “mugak” aprobetxatzeko prozesuak, teknikak, erremintak, etab. ezagutu/garatu.
– Ertainera: ikerketa lerro bakoitza, urtero, gutxienez, jarduera berri bati ekinez.

 Emaitzak ikasleetan:
– Motzera: “Inguruaren” eraketan parte hartzea.
– Ertainera: lau edo bost ikaslez osaturiko talde bat, urtero, jarduera berri bati ekinez.

 Emaitzak enpresetan eta I+G unitateetan (Ekintzailetza Sistemaren markopean):
– Motzera: “Inguruaren” eraketan parte hartzea.
– Ertainera: “Inguruan” parte hartzen duten enpresei zerbitzua eman, gero bere enpresa-testuingurura transferitu daitekeena.

Emaitzaren ustiapen-modua

A aukera.

Kokapena eta web gunea

Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa). www.mondrago.edu/eps

Atxikitako artxiboa jaitsi

Iruzkinak

Hola Carmen, te adjunto respuesta de la Universidad: Cuando hablamos de la constitución del "entorno", nos referimos a un espacio físico en el que se trabajarán las competencias de creatividad e innovación con las empresas y alumnos. Estamos pensando en un laboratorio...pero de todas formas lo que puedas aportar será bienvendido.

Disonancias (01 de July de 2008)

Estoy interesada en vuestra propuesta, y para realizar el anteproyecto quisiera tener claro el concepto de "entorno" al que os referís en los resultados a corto plazo.

Carmen (25 de June de 2008)

Hola Ana Maria, Para elaborar el proyecto, os tenéis que basar en las 4 preguntas que mencionamos en la bases, es decir: - breve descripción de su visión del papel del artista en la sociedad actual, y motivación para participar en el proyecto; - anteproyecto(s) (máximo de dos por entidad con un máximo de tres entidades) presentados para una de las entidades acogedoras, respondiendo a la investigación que la entidad ha formulado; - resumen de su trayectoria artística (a poder ser, de manera literaria; evitar los currículum), especificando las experiencias llevadas a cabo en contextos similares (empresas o equivalente), el nivel de colaboración y las conclusiones extraídas. - disponibilidad durante el periodo de colaboración y calendario de trabajo. Tiene que ser un PDF de un máximo de 10 páginas, y que pese un max. de 3MB. A parte de este proyecto, no te olvides de adjuntar en el mismo mail el boletín de inscripción. Puedes presentarte de manera individual o colectiva (existe un boletín para cada modalidad).

Disonancias (26 de May de 2008)

Existe un formato en el cual basarse para elaborar un proyecto. Pues se participa a tarvés de proyectos, verdad? Deben ser colectivoc o pueden ser individuales. Gracias de antemano.

ana maria (25 de May de 2008)

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

DISONANCIAS Euskadi
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa

DISONANCIAS Catalunya
Hangar | Canricart Passatge Marquès de Santa Isabel 40 | E- 08018 Barcelona (Spain)
T. +34 608 756 180 | catalunya[@]disonancias.com

Generalitat de Catalunya Departament de Cultura i Mitjans de Comunicació Acc1ó Barcelona 22 HANGAR.ORG

Promotor: Grupo Xabide
Xabide