BULTZAKI alanbrea eta hodiaren konformaziora dedikatzen den enpresa familiarra da, alegia, landugabeko alanbretik edo hodi metalikotik, hotzean zein beroan, sortutako piezak diseinatu eta produzitzen ditu. Produktu-gama zabala du, konpresio-, trakzio- eta tortsio-malgukia tradizionaletik, hagako eta hodiko piezak arte, guztiak hiru dimentsiotan, eta baita azpimultzoen fabrikazioa ere (hainbat pieza euren artean muntatzea). Piezak jasotzen dituzten sektoreak oso sektore zorrotzak dira, besteak beste aeroespaziala, defentsa, automozioa, elektriko-elektronikoa.
Bere teknologia esparru honetan aurreratuena da Europa mailan, eta bere esportazio kuota %25eko da. Alderik indartsuena, bere produktuen malgutasuna eta kalitateaz gain, berrikuntzarako etengabe bide berriak bilatzen ari dela da. BULTZAKIn nabarmendu beharreko beste puntu bat bertan dauden 50 langileen adina da, 33 urte batez beste, eta horrek enpresa gazte eta dinamikoa egiten du.
DISONANCIASen parte hartzeko ideia berrikuntzan jarraitzeko duen arduratik etorri da. Orain arte, berrikuntzako esfortzurik handiena produkziora eta produktuen edo bere produkzio-makinen fabrikaziora bideratuta egon da; orain, berriz, bere produktuen edo bere teknologien erabilera berriei bideratu nahi da berrikuntza; alegia, egiten diharduten industria-jarduera “begi berriei” eta dimentsio berri bati esker zabaltzea.
I+G+b saila beti egon da produkziora bideratuta, izaera produktiboko makinak egitetik, barne hobekuntza eta kontrol-tresna egitera arte.
Sailak produkzio-makina propioak ditu, baita hiru pertsona ere, dedikazio osoz.
Taldea gerentzia-albokoak (goi-ingeniari industriala), finantza-zuzendariak (enpresa-zientzietan lizentziatua), zuzendari komertzialak (enpresa-zientzietan lizentziatua eta Global Marketing Masterrean tituluduna), eta I+G+bko zuzendariak (goi-ingeniari industriala) osatzen dute.
Alanbrea eta hodiaren konformaziorako erabilera berriak ikertu, pertsona eta inguruekin aplikazio elkarreragileak lehenetsiz.
C aukera.
Vitoria-Gasteiz. www.bultzaki.com
Oraindik ez dago iruzkinik