Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Lanik

Imagen 2 Imagen 3

Recetas Urbanas (Santiago Cirugeda +) taldearekin lan egiten dute.

Jarduera nagusia

1977. urtean sortu zenetik, LANIK-en jarduera nagusia Egiturazko Sistemen garapena da, diseinutik hasita fabrikazio eta muntaketaraino. LANIK-ek bere patente esklusiboko hainbat sistemarekin egiten du lan (ORTZ, SEO, MONOCAPA); sistema horiek euren artean torlojatutako korapilo esferikoz eta barra tubularrez osatuta daude. Argi handiko estalkiak eraikitzeko aldakortasun handiko egiturazko soluzioak ematen dituzten sistemak dira eta hainbat eraikuntza motatan aplikatu daitezke (kirol eta kultur pabilioiak, azoka-esparruak, industria eta merkataritza instalazioak, aireportuak, etb). BETAZAL izeneko estalki higikorrentzako sistema ere garatu du. Bulego nagusian 42 pertsonak egiten dute lan, eta egitura berezien produkziorako instalazioan 18 pertsonak.

Ikertu beharreko kontzeptua

ARKITEKTURA ERALDAGARRIAren kontzeptuaren aplikazioak ikertu, batez ere LANIK-ek garatutako sistemetan oinarrituz eta industria aplikazioa duten sektoreei lehentasuna emanez. Gehiago ikertu nahi da erabilera materia baino.

Artistekin kolaboratzen duen lan-taldea

Artistek honako hauez osatutako jakintza-alor anitzeko taldearekin egiten dute lan: I+G zuzendaria, zuzendari-komertziala, Egitura Espazialen proiektu burua eta enpresako zuzendaria. Lan-taldeari bestelako perfil batzuk gehitu ahal izango zaizkio garatutako proiektuaren arabera. LANIK-ek erabilitako ekipamenduaren barruan, azpimarragarria da egituren kalkulua eta diseinua software propioarekin egiten dela.

Kokapena eta web orria

Donostia. http://www.lanik.com

Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

DISONANCIAS Euskadi
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa

DISONANCIAS Catalunya
Hangar | Canricart Passatge Marquès de Santa Isabel 40 | E- 08018 Barcelona (Spain)
T. +34 608 756 180 | catalunya[@]disonancias.com

Generalitat de Catalunya Departament de Cultura i Mitjans de Comunicació Acc1ó Barcelona 22 HANGAR.ORG

Promotor: Grupo Xabide
Xabide