Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Emaitzak

Imagen 1

DISONANCIASen barruan orain arte egin diren elkarlanetatik zein emaitza lortu dira?

Geroz eta maizago egiten den galdera da hori, galdera logikoa bestalde, baina aurrez plataforma honen helburu orokorrak, funtzionamendu sistema eta enpresek, zentro teknologikoek eta artistek aurrez ezarri dituzten helburu espezifikoak gogora ekarri gabe ez da erraza erantzutea. Lortutako emaitzen balorazio eta sailkapenean ez dugu ahaztu behar, proiektu berritzailea den heinean, eta gainera berrikuntzari buruz dihardu, ez-lorpenak (porrotak?) ere lorpenen (arrakastak?) oinarrizko zati direla.

DISONANCIASek erakundeetan berritzeko moduak berritzeko bideak estimulatu nahi ditu, eta aldi berean, artearen garapenerako lurralde berriak sustatzen ditu. Pertsonen eta erakundeen bokazio berritzailearentzat beharrezkoak diren baloreen garapenarekin lotutako prozesuak eta jarrera aldaketak bultzatu nahi ditu. Horretarako, elkarlan proiektu bat garatzen da, ikerketa bat, prototipo bat lortzeko helburuarekin. Prototipo horrek ez du zertan izan era seriatuan edo tresna artistiko moduan ekoizteko prest dagoen elementu ukiezina, baizik eta kontzeptu baten formalizazio bezala ulertu behar da, prozesu bat, produktu, metodo edo maila handiagoko edo txikiagoko konkrezio operatiboa duen antolaketa ereduaren ideia.

Horregatik garrantzitsua da aurrez zehaztea noraino iritsi nahi duten artistek eta enpresak, zein aukera dituzten, eta berrikuntzarako ametsek duten garrantziaren barruan, ezarritako aldi baterako etorkizunean zer den egingarria zehaztea ere garrantzitsua da (kalterik gabe Disonancias soilik proiektu baten edo “I+G+b”n ekintza-lerroaren hasiera delako, bai erakunde babeslearentzat bai artistarentzat).

Izan ere, DISONANCIASek duen arriskuetako bat da, proposamenaren originaltasuna eta bere argudio kontzeptualen indarraren aurrean, epe motzean emaitzak ukitzeko aukera errealak aise gainditzen dituzten espektatibak sortzea.

DISONANCIASen edizio bakarra itxi da (10 elkarlan proiektu) eta oraindik bigarren edizioko elkarlanean egindako ikerketekin dihardugu (beste 9 proiekturekin batera), eta beraz, goizegi da behin betiko ondorioak jasotzea, aldi bateko ikuspuntua urria delako eta elkarlanean egindako ikerketak ere gutxi direlako.

Gogoratu behar da lehen edizioan elkarlanak 6 hilabeteko iraupena izan zuela (9 bigarrenean). Epe labur hori, ikerketa denean, abiapuntua besterik ez da, eta beraz, naturalena da handik irteten denak soilik efektu ukigarriak izatea – prozesu, produktu, zerbitzu, metodo, teknologia edo antolaketa eredu berrietan- hileak edo urteak pasa eta gero (gure inguruko enpresetan I+G+b proiektu baten batez besteko iraupena 3 eta 5 urte artekoa da). Gainera, eta ziur asko garrantzitsuena, DISONANCIASen efekturik sakonenak zerikusia dauka programan parte hartu duten pertsonetan izandako aldaketekin, aldaketak lan egiteko moduan, euren praxi laboral eta ikertzailea ulertzeko duten moduan aldaketak, nola ezartzen diren lehentasunak edo estrategiak, euren produktuen diseinua edo merkaturatzea egiteko moduan...; aldaketa horiek oso pertsonalak dira eta epe motzean ebaluatzeko zailak.

Emaitzen lehen ebaluazioa egiterako orduan proiektu batzuen konfidentzialtasuna da beste zailtasun erantsi bat; parte hartzen duten enpresek horrela eskatuta ez dira publiko egiten (ezta DISONANCIASentzako ere, kontratuzko markoan aukeran ematen den moduan), zabalpenak aldi baterako merkaturatzean etorkizuneko bideragarritasunean kalte egin dezakeela aurreikusten bada.

Hala ere, emaitzen oinarrizko tipologia ezartzen ahaleginduko gara, lehen edizioko esperientzian eta bigarrenetik antzeman daitekeenean oinarriturik. Tipologia honen bitartez ukigarritasunaren kurbatik ibilbidea egin ahal izango dugu, emaitza guztiz ukigarrietatik hasita (ideiak edo jarrera aldaketa) tradizionalki ukigarrienak direnak arte (diseinatutako produktua) ikusiz:

- Prozesua esperientzia gisa: DISONANCIASek ezberdinen arteko interakzioan oinarritutako prozesu sortzaile berrien garapena sustatzen du, eta ekonomiaren esperientziaren logiken barne aplikazio adibidea da. Horrela, produktuak eta enpresaren produkzio bideak esperientzia sortzailea eraikitzeko tresna bilakatzen dira, eta bitartean instalazioak eta antolaketa ekintza eta prozesuak esperientzia horren eskenatokiaren zati dira. Erakunde babesle batzuentzat prozesuaren esperientziak (bertan jasotako ezagutza, sentimenduak, emozioak, bizitako sentsazioak...), Disonanciasen parte hartzea aise justifikatzen du beste emaitza batzuk lortzea alde batera lagata. Kapital emozionala bezala ulertutako emaitza izango litzateke.
Bertan aipa dezakegu DISOANCIASen katalogoan honela idazten duen Suediako AESWAD kolektiboa: “AESWADek ez du bilatzen inplikatuak hezitzeko ideia utopikoa, baizik eta bere errutinaren barruan erreflexio-leiho bat irekitzea nahi du”.

- Aldaketak pertsonetan: DISONANCIASek azpimarratu egiten du bere jarduera garatzeko modua ez ezik, baita berau jasotzeko modua ere, edo lanerako erabiltzen duen prozesua/produktua/prozedura. Bere inguru naturalarekiko desberdinak diren agente horiekin duen harremana dela-eta jartzen dute pertsonek zalantzan ezarritakoa, baliozko pertzepzioak, euren sorkuntzetarako gaitasuna aurkitzen dute, baita taldearena ere, susmagaitzak, nekez egin daitekeena egingarria dela ikusten dute...
Aipatu dugun bezala hau da emaitzen zatirik zailena ebaluatzeko. Gure pertzepziotik at EUVEko Erlantz Eloizaga aipatuko dugu, eta DISONANCIASen aurreko edizioan bere partehartzeari buruz hau dio txosten batean: “Proiektuaren emaitza materiala baloratzea ez da nahikoa, proiektuan sartuta dauden pertsonen aberastasun prozesua ikustea ere beharrezkoa da. Horregatik, DISONANCIAS euren sorkuntza eta berrikuntza prozesuen inguruan ikuspuntu berria nahi duten enpresentzat oso programa interesgarria da. (...). Programa honen emaitzak batez ere maila pertsonalean lortzen dira, eta beraz, etekina edo etekin falta, proiektuan inplikatuta dauden pertsonen eta euren jarreraren araberakoa izango da”.
Orokorrean proiektuan parte hartzen duten pertsonen aldaketa, esperientzia sortzailearen
eta gatazkaren positibazioaren emaitza dena, ideia berrien sarrerarekin batera egiten da.

- Ideia baten sarrera eta garapena (gutxi gorabehera landutako prototipo bat diseinatu arte), honako honekin zerikusia izan dezakeena:

Lan prozesuetan aldaketak: orokorrean alderdi partehartzailea eta kolaboratzailea sartu edo indartzen da enpresako langileekin (LANTEGI BATUAK, TECNALIA), edo enpresarekin zuzenean loturarik ez duten pertsona talde batekin (hiri bateko bizilagunak, EUVEren kasuan bezala eta Bilboko museo kultural mugikorra);

Etorkizuneko eskenatokien iragarpena eta bere eguneroko bizimoduan hiritarren beharren aurrerapena, enpresan ordura arte susmagaitzak ziren erantzunak planteatuz.

Produktuari lotutako balore berriak, produktua erabiltzailean esperientzia bat osatzeko gai diren ezaugarriak dituen elementutzat hartuta (KAIKUren kasuan, janariaren ideia komunikazio sozialeko tresna bezala garatuz);

• Erakunde babesleari irudikatzen laguntzen dieten ideiak edo kontzeptuen errepresentazioa; horrela hobeto lan egiten du eurekin: TECNALIAren kasua da hori, hiri-inguru jasangarriaren ereduarekin; baita EL CORREOren kasua ere, Taldea osatzen duten bitarteko desberdinen (prentsa, web, telebista, irratia) formatuak eta edukiak biltzen dituen instalazioarekin;

• Enpresak (LANIK, ALFA ARTE, DORLET, IMAR) garatutako teknologia edo materialentzat aplikazio berriak;

• Enpresaren beharretara egokitutako produktu edo zerbitzu berriak, gaur egun garatzen diren teknologia edo jarduerekin zuzenean lotuta egon gabe (SARKIS-LAGUNKETA, POLO GARAIA);

- Ideien katalogoa: kasu honetan artistak bitartekari lana egiten du, eta proposamen ugari, ideia katalogoa ekartzen duten dinamikak sortzen dira. DAISALUXen kasua izan zen hori; bere zuzendariaren arabera, Suediako AESWAD kolektiboarekin izandako prozesuak 5 urterako ikerketak hasi zituen.

- Komunikazio-inpaktua: DISONANCIASek berrikuntza helburuak lortu nahi ditu, baina komunikazioari dagokionez inpaktua ere lortzen du, bai antolaketa barruan (talde baten efektu katalizatzailea, freskotasuna sartzerakoan eta antolaketa ausarta bezala erakustean motibazio-estimulua...), bai kanpoan (posizionamendu berritzailea indartu, artearekin lotutako baloreekin elkartu...). Era berean, etorkizuneko elkarlana ekar dezaketen erakunde partehartzaileekin topaketak sortzen dira.

DISONANCIASen lehen edizioan ez zen elkarlanen inguruko ikerketa “zientifikorik” egin. Hala ere, bigarren edizioan, Bartzelonako YP taldeari analisia eskatu diogu; artistek eta ikerketan dauden erakunde babesleetako pertsonek betetzen dituzten bitakoren eta elkarrizketen bitartez, prozesu guztien ebaluaketa zehatza egiten ari dira. Ikerketa hori 2008ko urrian argitaratuko da.

Abian dauden prozesuen berri izateko blog-en bitartez egin daiteke, adibidez TECNALIA + Ania Bas, eta POLO GARAIA + Mariano Maturana and Consol Rodríguez daude.

Irudia: LANIK / Recetas Urbanas (2008)
DISONANCIAS Euskadi
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa

DISONANCIAS Catalunya
Hangar | Canricart Passatge Marquès de Santa Isabel 40 | E- 08018 Barcelona (Spain)
T. +34 608 756 180 | catalunya[@]disonancias.com

Generalitat de Catalunya Departament de Cultura i Mitjans de Comunicació Acc1ó Barcelona 22 HANGAR.ORG

Promotor: Grupo Xabide
Xabide