Mariano Maturana eta Consol Rodríguez-ekin lan egingo dute.
Garaia S. Koop. Berrikuntza guneak, 2001. urtean sortua, leku bakar batean (50 Ha Arrasaten) ezagutza zientifikoko hornitzaileak (unibertsitateak eta zentro teknologikoak) eta berrikuntza eskatzaileak (enpresetako I+G unitateak) biltzen ditu. Erakundeen arteko elkarlana eta erlazioa babestuz berrikuntza bultzatzea da bere helburua, erakunde horiei ezagutzaren zirkulazioa eta azken errentagarritasuna bultzatuko duten azpiegiturak emanez.
Garaia Berrikuntza Gunearen helburu izan daitezkeen publiko ezberdinen arteko (Unibertsitateak, Zentro Teknologikoak, enpresak eta sozietateak) Konexioa, Kolaborazioa eta Garapena (K+K+G) babesteko zerbitzu berriak ikertu, euren produkzio unitateetatik deslokalizaturik dauden unibertsitateetako, zentro teknologikoetako eta I+G duten enpresetako zientifikoen artean eguneroko harremana eta ideia eta ezagutza trukaketa egon dadin.
Sei bat pertsonaz osatutako lan-taldea, Polo Garaiako Zuzendaria eta Kontseilu Errektoreko kideak (sustatzaileen ordezkariak: Mondragon Korporazio Kooperatiboa (MCC), Gipuzkoako Foru Aldundia, Sprilur eta Arrasateko udala) barne.
Arrasate (Gipuzkoa). http://www.pologaraia.es
Blog DISONANCIAS: http://turismotactico.org/proyecto_pologaraia/
Oraindik ez dago iruzkinik