Cuantics Creatives-ekin lan egiten dute.
Ikertia Fundazioak I+G+B jarduerak sustatzea du helburu, zientzia-teknologia-gizartea sistemaren eragileen arteko elkarlanaren bitartez. Bere proiektuen alor nagusiak Produktuaren Bizi-Zikloaren Gestioa (PLM) eta Ezagutzaren Sozietatea (SC) dira.
Artistari gune publikoetan osasun-larrialdiaren kontzeptua ikertzea eskatzen zaio,
leku publikoetan desfibriladoreak jarriz kardiologikoki seguruak diren inguruneak sortuz.
Artista Ingeniaritza sailarekin elkarlanean aritzen da. Lau pertsonak osatzen dute talde hori: ekodiseinuaren araudia goitik behera ezagutzen duten bi ingeniari/industria diseinatzaile, eta PLM-n adituak diren industria-ingeniari bat eta telekomunikazio-ingeniari tekniko bat. Sailaren jarduera nagusiek honako hauekin dute zerikusia: diseinu mekanikoa, elementu finitu eta egiturazko sistema desberdinen bidezko ohiko kalkuluak, simulazio elektrikoa, fabrikazio-prozesuen simulazioa, eta Ordenagailuz Lagundutako Fluidodinamika. Catia V5, Unigraphics NX eta Solid Edge v19 softwareak erabiltzen dire batik bat.
Bilbo. http://www.ikertia.net
Oraindik ez dago iruzkinik