Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Dorlet

Imagen 1 Imagen 2

Álvaro Castro + Fran Gallardo-rekin kolaboratzen dute.

Jarduera nagusia

DORLET-ek segurtasunaren eta kontrolaren merkatuan dihardu 1989az geroztik, sarbideen kontrol eta segurtasun sistemak garatu eta fabrikatzen. Soluzioak ematen ditu, bai hardwarean baita softwarean ere, segurtasuneko azpi-sistema guztiak instalazio bakar batean integratzeko (telebistako zirkuitu itxia, suteak, interfonia...), eta Segurtasun Sistema Integrala eskainiz. Sortu zenetik baliabide asko bideratu ditu bai produktuak eta periferikoak etengabe hobetzeko (Cpu berriak, TCP/IP-n Network inguruneekin lotura, Wireless, Bluetooth... eta dagozkion softwareak), eta baita produktu berriak inplementatzeko ere (sarraila motorizatuak, produktu mekatronikoak...).

Ikertu beharreko kontzeptua

Bizileku-inguruneentzat domotikari aplikatutako multimedia. Orain arte segurtasunerako erabili eta garatutako ezagutzak edo produktuak, etxeko domotikarekin lotura duten erabileretara aplikatzea edo deribatzea du helburu. DORLET-ek eraikuntzen gestio zentzudunerako sistemak garatu eta ikertu nahi ditu elementu elektroniko eta informatikoen bitartez (argia, berogailua, segurtasuna...).

Artistekin kolaboratzen duen lan-taldea

DISONANCIAS barruan garatutako proiektuaren koordinatzailea eta artistaren solaskide nagusia Informatika saileko zuzendaria da, Goi-mailako Ingeniaria eta neurona-zeluletan Masterduna. Saila bera 9 profesionalek osatzen dute, gehienak goi-mailako informatika-ingeniariak, eta baita goi-mailako telekomunikazio-ingeniari bat ere. Gainontzeko langileak, segurtasuneko proiektuei proiektua direnetik entregatu arte ekiteko gaitasun handia dutenak, proiektuaren zuzendaritzaren esanetara egoten dira, bai kontzeptualizaziorako bai burutzeko, sortu daitezkeen ideiak ezartzeko babesa emanez.

Kokapena eta web orria

Mayor Miñao, Arabako Parke Teknologikoa. http://www.dorlet.com

Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa