ES | EU | CA | EN

Disonancias.com | Member of artsactive.net

Metodologia

Imagen 1

 DISONANCIASen urteko edizioen ikuspegi metodologikoa bi aplikaziotan dago banatuta, maila desberdinekoak. Lehenik, baterako metodologia edo esparrua dugu, programan parte hartzen duten guztiok bete beharrekoa. Metodologia horrek:
- lanerako plan eta egutegi orokorrak proposatzen ditu, guztiontzako mugarri batzuk finkatuz;
- topatzeko eta trukatzeko formula eta bide jakinak eskaintzen ditu;
- sormena sustatzeko eta sormenezko inguruak eratzeko dinamikak ezartzen ditu (adibidez, “gaitasun artistikoen zerrenda” eta “encajar lo improbable” izeneko karta-jokoa);
- eta, azkenik, kudeaketa-, komunikazio- eta ebaluazio-tresnak jartzen ditu parte-hartzaileen esku (adibidez, ebaluazioa egiteko barne-bitakorak eta prozesuaren dokumentazio-blogak, hala nola honako hauek: http://www.disanialia.blogspot.com/ edo http://estolohehechoyo.wordpress.com/.)

Ondoren, ikerketa bakoitzeko berezko metodologia bat, gehienetan artistak berak sortua eta bere helburu, bitarteko eta taldeetara egokitua. Berariazko lan-plana eta egutegia ditu eta enpresaren eta artistaren artean proposatu, adostu eta garatzen da.

DISONANCIASen esparru-metodologia etengabe aztertzen eta hobetzen ari da, alde batetik, ebaluazio-prozesuen emaitzaz (prozesu horiek barne-mailakoak edo kanpo-behatzaileekin elkarlanean egindakoak izan daitezke, YPrekin adibidez), eta bestetik, DISONANCIASek aurrera egiteko laguntzaile dituen hainbat aholkulariren –artistak– eta ikertzaileren ekarpenari esker. Horiek prozesuak dinamizatzen eta ikuspegi berriak proposatzen dituzte (François Deck Grenobleko Arte Eder Eskolako irakaslea da artista aholkulari horietako bat, eta beste bat Ania Bas, programaren hirugarren edizioan parte hartu zuen artista).

Irudia: Ania Bas / TECNALIA, 2008

Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

DISONANCIAS Euskadi
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

SPRI Eusko Jaurlaritza Arabajo Foru Aldundia Diputación Foral de Gipuzkoa Agencia de Innovación

DISONANCIAS Catalunya
Hangar | Canricart Passatge Marquès de Santa Isabel 40 | E- 08018 Barcelona (Spain)
T. +34 608 756 180 | catalunya[@]disonancias.com

Generalitat de Catalunya Departament de Cultura i Mitjans de Comunicació Acc1ó Barcelona 22 HANGAR.ORG

Promotor: Grupo Xabide
Xabide