DISONANCIAS-etik lau posible aukera definitu ditugu. Hala ere, Sortzailea eta Erakunde Babeslearen arteko hitzarmen askatasuna handia da sorkuntza ukiezina delako, eta horregatik, aurkezten diren ereduak ez dira bakarrak, ohikoenak baizik.
Lehenik eta behin, DISONANCIASek artistei elkarrekin egindako ikerketarengatik ordaintzen die. Emaitzaren jabetza intelektuala artistarena edo artistena da, edo proiektu bakoitzaren arabera, jabetza artista eta ikertzaileen artean banatzen da.
Jarraian aurkeztutako aukerek zerikusia dute honako honekin: erakunde babesleak ikerketaren emaitza komertzializatu, erabili edo ustiatuz gero, aldi bateko ordainketa jasoko luke artistak, ikerketatik ondorioztatutako prototipoen industria-jabetza eskubideak erakundearenak izan edo ez.
Parte hartuko duten erakundeei honako aukeren artean bat aukeratzeko eskatzen diegu, deialdira aurkeztuko diren artistek jakin dezaten zein baldintzatan erabiliko den ikerketaren emaitza. Baina modalitate zehatzak artista eta erakunde babeslearen artean negoziatuko dira gero.
ez artistak ez erakunde babesleak, ez dutela emaitzaren ustiapenetik etekin ekonomikorik jasoko, publikoki jakinaraziko dela copyleft eta creative commonsekin zerikusia duten mekanismoen bitartez, eta ez duela beste inork (ez pertsona fisikoek, ezta juridikoek ere) emaitza hori helburu komertzialekin ustiatuko. A AUKERA da.
B AUKERA: Ustiapen eskubideak (produkzioa eta merkaturatzea) erakunde babeslearentzat dira; hala ere, azken horrek artistari ordainduko dio oroharreko zenbatekoa, bi aldeen artean negoziatu beharreko zenbateko batzuen arabera.
C AUKERA: Ustiapen eskubideak (produkzioa eta merkaturatzea) erakunde babeslearentzat dira; hala ere, azken horrek artistari ordainduko dio ustiapenetik lortutako irabazien proportzioan, bi aldeen artean negoziatu beharreko modalitate batzuen arabera.
D AUKERA: Ustiapen eskubideak erakunde babeslearentzat dira, emaitza komertzializatuz gero, artistarentzat ordainketa gehigarririk egin gabe.
Kasu guztietan artista/ek ikerketaren emaitzak helburu artistikoetarako erabili ditzake(te), hau da, edizio mugatuko lanen produkzioaren barruan, edo erreprodukzio digitala erabiliz gero, zabalkundea ez da konpetentzia izan beharko erakunde babeslearen erabilera komertzialarentzako.
Dokumentu osoa hemen aurkituko duzu.
Irudia: Alvaro Castro y Fran Gallardo (xehetasuna)