Horrela, proiektu disonanteen emaitzak aldibereko hiru mailatan bilatu eta lortu behar dira, euretako bakoitzarentzat zehatzak ez baina bai egitarauaren bilakaeran zehar nabaritzen joan diren itxaropen eta errealitateak nahiko adieraziko digun maila serie bat proposatzen dugun.
- lan prozesuetan aldaketak sartzea: gaur egungo dinamika zalantzan jarri eta funtzio jakin batzuetarako alternatibak proposatzerakoan, ikerkuntzaren emaitzak prozesu mapa berri baten itxura hartu dezake (Lantegi Batuak-en kasua, non enpresaren kanpo komunikazioaren prozesua berbideratu den ezgaitasuna duten bertako langileekin izan beharreko arlo parte hartzaile eta elkarlanerakora);
- ideia edo kontzeptuen ukigarritasuna: ikerkuntza taldearen baterako ahalmenek emaitza gisa, ikusi eta ulertzeko moduan, ideia berrien, kontzeptuen edo lan lerroen formulazioa egin dezakete. Horien ingurura bideratu ditzake entitateak bere ikerkuntza prozesuak (Tecnalia kasua, hiri ingurune jasangarriaren eredu baten askotariko errepresentazioekin), erabiltzailearekin lotura hobea izatera ahalbidetu dezakete (Ikertia, metrokardiograma dispositiboarekin, osasun larrialdietarako dispositiboen presentzia jakitera emateko lagun multzo baten pultsua islatzen duena), edo tendentzia berriak aurreratu (Dorlet kasua, non domotikari lotutako eduki berriak proposatzen diren);
- produktuari lotutako balore berrien eta/edo enpresek garatutako teknologia edo materialendako aplikazio berrien sarrera; horiek enpresaren balore proposamena aberasten dute eta segmentu eta merkatu berrietarako sarbidea errazten dute (Lanik kasua, bere egiturei auto-eraikuntza eta arkitektura iragankorraren kontzeptuen aplikazioarekin; Imar kasua, non seriean doazen produkzioendako pentsatutako teknologia, estandarizatua eta 2D-takoa izandakoa konformazio konplexuetako 3D-ko egituretako teknologia egokia bihurtzen den; edo EITB kasua, komunikazio taldeko euskarri ezberdinak integratu dituena: Internet eta telebista formatua);
- produktu edo zerbitzu berrien egituraketa: produktu edo zerbitzu berrien prototipo enpresarialak, geroago patentatu daitezkeenak eta enpresaren merkatal eskaintzara jauzi egin dezaketenak (Sarkis-Lagunketaren molekulo kasua edo Garaia Poloaren Lankidetza Gela).
- sormen prozesua esperientzia moduan: DISONANCIAS-ek sormen prozesuen garapena sustatzen du ingurune bateko agente ezberdinen artean ematen den elkarri eragitearen bidez; ingurune hori ikerkuntza bateratuena da, erreakzio, elkartruke, eztabaida, galdera, desalienazioak eragin eta ondoriozko energia ikerkuntzaren helburu zehatzaren bidera kanalizatuz. Horko parte izateak kapital hunkigarri terminoetan emaitza bat lortzea dakar;
- aldaketa norberarengan: DISONANCIASek bere aktibitatea garatzeko moduan bezainbeste eragiten du berau edo lan egiten duen prozesu/produktu/prozedura gaineko ulertzeko moduan. Duda barik, euren gertuko ingurunetik kanpoko agente ezberdinekin ematen den harreman hori da indarrean dagoena eta baloreen gaineko euren pertzepzioak zalantzan jartzera eta sumatuezinezko berezko sormen ahalmenak -eta euren taldekoak- deskubritzera, aldaketaren, arriskuaren eta berriaren aurrean portaera berriak hartzera eta arazoak aukera bilakatzera eramaten diena;
- irteera puntu bat: proiektuak garatzeko duten mugatutako epea, ikerkuntza bat denean laburtzat hartu dezakeguna, ahalbidetzen du -kasu gehienetan- irteera puntu bat izatea, hortik sortuko direlarik, ertain eta luzerako epean, egindako lanaren gaineko garapen eta inplementazio itxura, edo esperimentatutako prozesuaren barneko erantzunena, etb. hartuko duten ondorioak.
- berrikuntza kultura hedatzea: Disonancias moduko egitarauek ulertu, argitu eta, beraz, berrikuntza diskurtsoa zabaltzea dute helburutzat, eskala txikiko esperientzia zehatzak gerturatuz gero eta handiagoa den audientziari;
- giza erantzunkizun korporatiboa sustatu, batez ere egitarauaren parte diren ikerkuntzen orientabide espezifikotik eta enpresen giza ingurunearen jabekuntzatik.