2008/02/29
François Deck, DISONANCIASen metodologia-aholkulariak, hitzaldia emango du Sorbonnen (1 rue Victor Cousin, amphithéâtre Turgot) ostirala martxoaren 21ean 17etan. Hitzaldia artea eta ekonomiaren arteko harremanaz datzan ‘Art & Flux’ zikloaren barruan emango du.
2008/02/28
Berrikuntzarik gabe ez ginateke gaur garena izatera heldu izango. Egun gertatzen den bezala, beti existitu dira teknika berriak hartzeari uzkur izan diren adimen immobilistak…
2008/02/27
Aste honetan EiTB Kultura saioak DISONANCIASen gaineko berezia eskainiko du, asteartea 26an ETB2n eta osteguna 28an ETB1en, 00:25ean biak. Martxotik aurrera tarte bat izango dugu astero.
2008/02/26
Objektu batean bildutako energia beste objektu bati transferitua izan daiteke baldin eta beraien arteko lan edo bero permutazio bat ematen bada (termodinamikaren lehen printzipioa).
2008/02/22
... David Cuartielles, DISONANCIASen aurreko edizioan DAISALUXekin lan egin zuenak: gaurko EL PAISek aipatzen ditu garatzen dituen proiektuak, spin-off batetik Arduino Fundaziora, denak helburu batekin: jakintzaren demokratizazioa.
2008/02/20
Osteguna 21ean, gure bigarren metodologia bilera ospatu genuen Arrasateko Polo Garaian, Ezin zitekeena onartu 2 izenburupean. Helburua enpresengan euren elkarlan-proiektuen gaineko hausnarketak eragitea izan zen, François Deckek sortutako jokoan oinarrituz.
2008/02/19
- Ez zara matxinatzeaz pentsatzen arituko, ezta?
- Zeren aurka?
Doctor Katz marrazki bizidunen dialogoa. Sergi Pàmies-en Si te comes un limón sin hacer muecas liburuan aipatua. (Anagrama Ed., 2007)
2008/02/13
Vigoko Unibertsitateak La carrera investigadora en Bellas Artes gidaliburua argitaratu du, izen bereko jardunaldien emaitza bezala.
2008/02/11
DISONANCIAS barnean LANIKekin diharduen Santiago Cirugedak, bere taldearekin LANIKen estruktura batetan oinarritutako modulu auto-eraikigarria muntatu du Recoletosen, azoteatan etxeak eraikitzeko aukerari buruz informatzeko.
2008/02/04
Otsailaren 25etik aurrera, ETBko EiTB Kultura saioak DISONANCIASen aurtengo edizioko proiektuen jarraipena egingo du.