Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

2008/03/26

Artistek bezala lan egin

Imagen 1

Mark Perrenoud soziologo frantsesak biharko langileen baloreak [autonomia, malgutasuna, asmamena, proiektuzko garapena] artisten egungo lan metodoekin alderatu ditu martxoaren 14an Libérationen argitaratutako artikulu batean.

2008/03/10

Irudimenean Adituak Labeinen

Imagen 1

Martxoaren 28an, DISONANCIASen burutzen ari diren proiektuaren barnean, Labein eta Ania Basek Irudimenean Adituen Eguna antolatu dute. Egun honetan langileek beren seme-alaben sormena barneratu eta konpartituko dute, euren proiektuetan ikuspuntu dibergente hau sartu ahal izateko. Argazkia: Ania Bas.

2008/03/05

IMARen bloga

Imagen 1

DISONANCIASen ReD eta IMARek burutzen duten elkarlanari buruzko bloga pribatua da, baina IMARen web honetan nazioarte mailan nabarmentzen diren xafla zulatua eta metal hedatuaren esparruko proiektu eta profesionalen gaineko erreferentziak aurkituko dituzue.

2008/02/29

Deck Art & Flux-en

Imagen 1

François Deck, DISONANCIASen metodologia-aholkulariak, hitzaldia emango du Sorbonnen (1 rue Victor Cousin, amphithéâtre Turgot) ostirala martxoaren 21ean 17etan. Hitzaldia artea eta ekonomiaren arteko harremanaz datzan ‘Art & Flux’ zikloaren barruan emango du.

2008/02/28

Teknika berriak

Imagen 1

Berrikuntzarik gabe ez ginateke gaur garena izatera heldu izango. Egun gertatzen den bezala, beti existitu dira teknika berriak hartzeari uzkur izan diren adimen immobilistak…

2008/02/27

DISONANCIAS telebistan!

Imagen 1

Aste honetan EiTB Kultura saioak DISONANCIASen gaineko berezia eskainiko du, asteartea 26an ETB2n eta osteguna 28an ETB1en, 00:25ean biak. Martxotik aurrera tarte bat izango dugu astero.

2008/02/26

Energia-transferentzia

Imagen 1

Objektu batean bildutako energia beste objektu bati transferitua izan daiteke baldin eta beraien arteko lan edo bero permutazio bat ematen bada (termodinamikaren lehen printzipioa).

2008/02/22

Segituz...

Imagen 1

... David Cuartielles, DISONANCIASen aurreko edizioan DAISALUXekin lan egin zuenak: gaurko EL PAISek aipatzen ditu garatzen dituen proiektuak, spin-off batetik Arduino Fundaziora, denak helburu batekin: jakintzaren demokratizazioa.

2008/02/20

Ezin zitekeena onartu 2

Imagen 1

Osteguna 21ean, gure bigarren metodologia bilera ospatu genuen Arrasateko Polo Garaian, Ezin zitekeena onartu 2 izenburupean. Helburua enpresengan euren elkarlan-proiektuen gaineko hausnarketak eragitea izan zen, François Deckek sortutako jokoan oinarrituz.

2008/02/19

Matxinada

Imagen 1

- Ez zara matxinatzeaz pentsatzen arituko, ezta?
- Zeren aurka?
Doctor Katz marrazki bizidunen dialogoa. Sergi Pàmies-en Si te comes un limón sin hacer muecas liburuan aipatua. (Anagrama Ed., 2007)

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa