2008/07/16
Madrilen aldi baterako esku-hartzeak edo esku-hartze iragankorrak egiteko proposamenak eskatzen dira, espazio publikoa aktibatzeko. Deialdia 2008ko irailaren 10era arte egongo da zabalik.
Jaitsi itzazu parte-hartzeko oinarriak.
2008/07/11
Uztailaren 7an nazioarteko artisten deialdia itxi da. Hautatutako artistak Euskal Herrian kokatzen diren enpresa eta erakunde ezberdinetan ikerketa proiektu bat garatuko dute. Epai mahaia azken egunetan elkartu da enpresa bakoitzerako proposamen egokienak hautatzeko. Azken erabakia enpresak hartuko du.
Urrian hautatutako artisten izenak jakinaraziko dira. Disonancias-etik eskertu nahi genuke artisten eta kolektibo ezberdinen lana, eta nabarmendu aurtengo proposamenen maila altua.
2008/07/09
Disonantziak 2008/09ko deialdiak 2008ko urritik aurrera zortzi euskal enpresa eta erakundeetako batekin elkarlanean jarduteko proposamen espezifikoak aurkeztu dituzten nazioarteko 157 artista lortu du erakartzea.
Jorge Luis Marzo, Juan Freire, Ana Betancourt eta Conxita Oliver-ek osatutako epaimahaia bildu da Donostian hirugarren edizio honetarako enpresa hartzaileentzat proposamen onenak aukeratzeko helburuarekin.
Hautagai diren artista 22 herrialde ezberdinetatik datozte. Aipagarria da EEBB-tik, Alemaniatik,Frantziatik eta Erresuma Batutik etorritako artisten kopurua.
2008/07/07
2008/06/02
¿Zuzenean entzun nahi duzu aurten parte hartu duten 9 enpresetan kolaborazio lanak nola garatu diren? Beren esperientziak partekatzera gonbidatzen zaitugu ekainaren 17 eta 25aren artean, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan. Ekitaldi guzien xehetasunak ikusteko hemen sartu, ala liburuxka deskargatu. Ez galdu aukera!
2008/06/01
Hangar-ek tailer bat antolatzen du 2008ko ekainaren 26 eta 27an, artistak eta ikerketa arduradunak batuk, problematika komunak zeintzuk izaten ahal diren, eta elkar-lanak posible diren aztertzeko. Izen-ematea irekia activitats@hangar.org helbidean.
Irudia: Lanzallamas de madera (xehetasuna).
2008/04/22
Aurtengo DISONANCIAS edizioari buruz ebaluaketa bat enkargatu diegu YP enpresakoei; duela guti, oso artikulu interesgarri bat argitaratu dute, gizarte kreatibitatea zer den, eta berrikuntzari nola lotzen den, aztertzeko.
2008/04/14
Stephanie Davidson artistak joan den urtean parte hartu zuen programan; aurten Georg Rafailidis-ekin DISONANCIAS moduko kolaborazioak antolatzen ditu, tokiko industrien, eta Aaachen-eko Diseinu eta Arkitektura Eskolako ikasleen artean.
2008/04/09
Pasa den apirilaren 2an, artistak eta enpresak batu zituen bileran izan ziren eztabaida batzuk entzunteko, ikusi grabatu dituzten pelikulak TECNALIA / Ania Bas eta EITB / Victor Iriarte blog-etan.
2008/03/28
Asteazkena apirilaren 2an hirugarren metodologia bilera ospatuko dugu Labein-Tecnalian, aurtengo edizioko enpresa eta artista guztiekin.