Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

Lantegi Batuak

Imagen 1 Imagen 2

AMASTÉ-rekin lan egiten dute.

Jarduera nagusia

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko Bizkaiko erakundea da. Minusbaliotasuna duten pertsonen (adimen-minusbaliotasuna batik bat) garapen handiena lortzeko helburuarekin, ahalik eta lan aukera arautuenak sortzen ditu. Lan aukera horiek industria eta zerbitzu alorreko jarduerak sortu eta gestionatuz sortzen ditu, eta horien bidez pertsona horien gizarteratze soziolaborala lortzen da, orientazioa eta formaziotik hasita, lanerako ikastegi eta lan zentro berezietatik pasa, enplegua lortzeraino. Gaur egun, minusbaliotasuna duten 2000 pertsonatik gora ari dira lanean Lantegi Batuak-en Bizkaiko 500 bezero baino gehiagorentzako (enpresak eta erakundeak).

Ikertu beharreko kontzeptua

LANTEGI BATUAK eta bere jarduera garatzen duen lurraldeko (Bizkaia) sare sozialaren arteko harremanetarako gune berriak bilatu. Minusbaliotasuna duten pertsonen lan integrazioaren alde 25 urtez lana egin eta gero, eraberritzea aldaketa sozialetik etorriko da, hain zuzen ere, Bizkaian lan egin eta bizi diren minusbaliatuen lana gizarteari gehiago gerturatuz. Elkartasun lokarriak bilatu behar dira minusbaliatuak gizartean gehiago sartzeko, lan integraziotik haratago.

Artistekin kolaboratzen duen lan-taldea

Honako hauek osatzen duten jakintza-alor anitzeko taldea:

  • Minusbaliotasuna duten pertsonentzako babes, lanpostuen egokitzapen eta moldaketa teknologien, eta beste laguntza teknikoen proiektu berrien koordinatzailea.
  • Ergonomian aditua den prebentzio zerbitzuko burua.
  • Komunikazio arduraduna: barne-komunikazioaz arduratzeaz gainera, lurraldeko komunikabideekin eta beste eragile sozialekin etengabe kontaktuan dago.
  • Markinako Plazakolako tailerreko nagusia; aurrez, lorezaintza eta garbiketa zerbitzuetako arduradun moduan lan egin zuena eta erakundearen eraldaketa sozialaren prozesu osoa bizi izan duena.
  • Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia.

Kokapena eta web orria

Loiu (Bizkaia). http://www.lantegi.com

Iruzkinak

Buenas tardes, Soy Director de Teatro contemporáneo, trabajo desde el año 2005 en la inclusión de personas con capacidades diferentes o discapacidad en los sucesos teatrales, siendo este un proceso de apertura, integración, y aprendizaje sobre el conocimiento de sus propias emociones. He tenido grandes sorpresas a lo largo de estos años, trabajando con grupos en México y Argentina, en donde el contexto social rezaga de sobremanera a las personas diferentes. Latinoamerica ha dado pasos agigantados el la profesionalización artística de las personas con discapacidad, o simplemente aportando con las manifestaciones artísticas al desarrollo de la sensibilidad y la autoaceptación. Estoy muy interesado en participar del programa que acoge DISONANCIAS en su página web, por considerar un camino necesario para la sociedad en general, fuera de mi país (México) y poder aprender y colaborar con mi necesidad artística al fortalecimiento de una cultura de integración. Ingresé a su web, sin embargo no encontré mas detalles sobre la convocatoria para investigación. Agradeceré mas información para aplicar inmediatamente. Gracias Saeed Pezeshki

Saeed Pezeshki (24 de June de 2008)

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa