Bilbao, 1976. Durangon bizi da.
EiTBrekin kolaboratzen du.
Victor Iriarteren lanak zinemagintzako fikzioa eta ikus-entzunezko esperimentazioa konbinatzen ditu, edukietako berrikuntza ikerkuntza formalarekin. Decir adiós (2007), Kimuak-eko katalogorako hautatua, eta Wrócic-Volver (2006) 35 mm.etan fimaltutako fikziozko laburmetraiak dira. E-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s- (2007), Cinco películas breves (2007) eta Tentativa (2006) ikerketa formal/plastikotik gertuago daude eta dantza garaikideko Mai-My kolektiboarekin egindako elkarlanetik sortutakoak dira. Ildo berean, Miztura musika taldearekin ere elkarlanean jardun du, eurendako bideoarteko pieza bi sinatuz: El otro lado-Arrazen miztura (2004) y Microscopio (2003).
Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Dokumentalaren Masterreko titularra da, eta Kazetaritzan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatetik. Gaur egun zinemagintza proiektu independenteetan, sormen dokumentalean eta bideoartean espezializatutako VIO-CAJACONCOSASDENTRO produktoraren arduraduna da; aldi berean; Zinemagintza Lengoaiaren Irakaslea da Montevideoko (Uruguay) Unibertsitatean, eta kazetaria eta kolaboratzailea zinemagintza kritikari moduan Uruguayko El Pais egunkarian.
Me gustaria poder conocer mas de tu trabajo, espero poder trabajar en estos Talleres de Disonancias.Gracias por todo. PIA
PIA * PILAR PACHECO MENDEZ (10 de June de 2008)