Disonancias.com | Member of artsactive.net

ES | EU | CA | EN

ReD, Research eta Design, Lda.

Imagen 1 Imagen 2

Bartzelona – Porto (Portugal), 2004. Marta Malé-Alemany (Barcelona, 1971) eta José Pedro Sousa (Porto, 1976) Bartzelona eta Portoren artean bizi dira.

IMARekin kolaboratzen dute.

ReD ikerkuntza eta diseinurako estudioa da arkitektura eta teknologia digitalean, Marta Malé-Alemany eta José Pedro Sousa arkitektoek 2004an sortutakoa, eta nazioarte mailan Bartzelonatik eta Oportotik lan egiten duena. Teknologia aurreratuen inplementazioaren bidez, digital aroaren testuinguru kultur eta teknologikotik sortzen diren aukera berriak esploratzeari ekiten dio. Produkzio modu estandarizatuetatik aske, bere proiektuak nolakotasun berritzaileak dituzte ezaugarritzat estetika, espazioa, egitura eta materialei dagokienez.

ReD-en lana saritua eta errekonozitua izan da naioarteko publikazio, hitzaldi eta erakusketetan. Proiektu berrienen artean daude: 2006ko Veneziako Bienalerako “Habitar Portugal” diseinu erakusgarria eta haren berrezarketa 2007an Bratislavako Design Factory galerian; La Fura dels Baus-i egindako kontsultaritza honen “Imperium” lanaren eszenografia garatzeko, eta “Urban Implosions - Horror Vacui” erakusketaren diseinua Netherlands Architecture Instituterako Lisboako Arkitektura Trienalerako. 2006an, ReD-ek arkitektura digitaleko FEIDAD 2005 eta arkitektura iragankorreko OutrosMercadus sariak irabazi zituen. 2007an Portugaleko Berrikuntza Agentziako NEOTEC beka jaso du enpresa teknologiko bat sortzeko, eta "Arquitectar o Ambiente" lehiaketa irabazi du.

www.re-d.com

Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Segurtasun Kodea

Disonancias | Grupo Xabide
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

Xabide SPRI Eusko Jaurlaritza Alava Agencia de Desarrollo Diputación Foral de Gipuzkoa