Alemania, 1980. Amsterdamen bizi da (Holanda)
GRUPO SARKIS LAGUNKETArekin kolaboratzen du.
Daniela Bershan-en lana artea eta zientziaren arteko mugetan kokatzen da. Multimedia diseinuko lizentziatura batekin (2002), Gerrit Rietveld Academy-ko Arte Ederretako Sailean graduatu zen orain dela gutxi (2007). Disziplina-arteko ikerkuntza proiektuei dagokienez, artea mundu erreal bateko zeozer erreala moduan islatu eta erabiltzen duten instalazio konplexuak eta eskulturak egiten ditu: ikerkuntza zientifikoko instrumentu gisa edo eboluziozko programa moduan. Ondorioz, baztertu egiten du bere obraren irakurketa metaforiko bat.
2005etik makina txikiekin, autoformekin, “esferulekin – oharrak bizitza ulertzeko zelula edo bakteria sareen mutazio moduan – esperimentatzen du eta baita idatzi ere, errealitate fisikoan programak errekonozitzeko asmoz eta borondatez. Eugen Georg dj eta artistarekin batera Minimakinak. Gerturapen metodikoa. Fikzio artistikoa idazten ari da. "PLASMODIA", "UV TABLE" eta "TERRARIA"-rekin (guztiak 2007koak), arte bizia ingurune autosufizienteetan etengabe birrosatzen den obra sortu zuen. "MOLEKÜLO", Sarkis Lagunketa-rako bere proposamenak, bide hori jarraitzen du.
Bere ikerketen eta praktika artistikoaz gain, Daniela Bershanek DJ moduan dihardu lanean.
Oraindik ez dago iruzkinik