ES | EU | CA | EN

Disonancias.com | Member of artsactive.net

Artistak [biografiak]

Imagen 1

DISONANCIAS-ek honako artisten parte hartzea lehenezten du; giza eta kultur sistema ezberdinen arteko inter-akzioan lan egiteko interesatuak daudenak eta talde lanaren alde egiten duten proiektuetan dihardutenak; zientzia edo teknologia erabiltzen dutenak euren lanaren euskarri gisa, edo arlo horien inguruan hausnartzen dutenak. Edozein euskarri erabilita egin dezakete lan eta edozein disziplinaren barruan, indibidualki zein kolektiboki. Ez da inolako eskakizunik egiten adin, nazionalitate edo bizilekuari dagokienez.

Artista/sortzaileen perfil heterogeneoa hain askotarikoa den inplikatutako entitateen perfilari dagokio, eta euren aktibitateak eta ikerketakarlo askotakoak dira. Artistak maila handi bitan batu ditzazkegu:

* arte eremuaren barruko edo kanpoko proiektu erlazionatzaileetan lan egiten duten artistak, eta DISONANCIAS-en esparruan batez ere sistema, pertsona edo baliabideak elkarrekin lotuko dituzten ikerkuntzak garatuko dituztenak:

  • AMASTÉ bitartekotza sozio-kulturala, sormen aplikatua eta ez-ohizko komunikazio estrategietan espezializatutako ideien bulegoa da; LANTEGI BATUAK-ekin ikertuko ditu pertsona ezinduentzako gizarteratze bideak ingurune sozialean, superheroien figuratik abiatuz eta hauek dituzten berezitasunak, aldaketak edo minusbalioak superbotereetan zelan bihurtzen dituzten kontuan hartuz.
  • Ania Bas artista kolaboratzaileak kaleko jendearekin lan egiten du eta TECNALIA eta honen Hirigintza Sormenerako Laborategiarekin egingo du lan hiri ingururne jasangarria irudikatzeko lagungarri izango diren euskarri bisualak gauzatzeko prozesu kolaboratzaile eta interaktiboak abian jartzerakoan.
  • Mariano Maturana eta Consol Rodríguez arte publiko, bideo sormeneko edo Internetekin lotutako proiektuak garatzen dituzte; POLO GARAIArekin egingo dute lan berrikuntza Parkea organismo sozial adimentsu moduan pentsatzerakoan, eta prozesuak aldatzeko justu hauek gertatzen direnean langileei denbora errealean informazioa emateko gai diren mekanismoak irudikatzerakoan.

* euren lanaren zatirik handiena eremu desberdinen artean gurutzatuz prozesu edo teknologien ikerkuntzan diharduten artistak / arkitektuak / sortzaileak, eta DISONANCIAS-en esparruan batez ere entitate hartzaileak garatutako produktu edo teknologietatik abiatuta lan egingo dutenak:

  • Daniela Bershan; arte eta zienziaren arteko intersekzioan egiten du lan eta gune publikoetako instalazio eta eskulturen produkzioan; GRUPO SARKIS LAGUNKETA-rekin modulu arkitektoniko sostengarria ikertuko du.
  • Álvaro Castro eta Fran Gallardo konputazio-arkitektonikoaren eta bideozaintzaren arloan egiten dute lan eta, orokorrago, teknologia berrien espezializazio eta erabileran; DORLET-ekin egingo dute lan domotikara aplikatutako multimedia proiektu batean.
  • Cuantics Creatives sormen ikerkuntzarako eta kontzeptuen diseinurako Laborategia da, erlazio-arkitekturaren ideiari eta sentikor teknologiei lotuta oso; IKERTIA FUNDAZIOArekin egingo du lan gune publikoetan desfibriladoreak ipintzeko beharraz arreta pizteko estrategia bat zehazterakoan.
  • Recetas Urbanas (Santiago Cirugeda+) hiriko bizitzan hainbat arlotako subertsio proiektuak garatzen ditu, hasi edukiontziekin egiten diren gune publikoen okupazio sistematikotik, eta fatxada, patio, estalki eta orubeetan eraikitako protesietaraino; LANIK-ekin egingo du lan hustutako espazieon aldibateko erabilerak ikertzerakoan.
  • ReD-ek arkitektura eta teknologia digitalen arloko diseinua eta ikerkuntza lantzen ditu; investigará con IMAR-ekin batera ikertuko ditu arkitekturan txapa metaliko zulatuarekin egin daitezkeen 3D egiturazko aplikazioak.

Urtero moduan, artista batek dokumentala egingo du garatutako proiektuen multzoaren inguruan EITB-rekin elkarlanean. Oraingo edizioan, Victor Iriarte (Bilbao, 1976), Kazetaritzan lizentziatuak eta Sormenezko dokumentalaren eta Euskal Arte Garaikidean Espezializazioaren gaineko gradu-ondo biren titularrak, ikus-entzunezko blog-a sortuko du on-line emititzeko bederatzi hilabeteetan aurrera eramango diren ikerkuntza prozesuak.

Aipatzekoa da, DISONANCIAS-eko aurreko edizioaren antzera, oraingoan ere artisten kolektibo (6 aurten) gehiago direla modu indibidualean (euretatik 3) lan egiten dutenak baino. Beste alde batetik baina, oraingoan askoz artista gehiago dira espainiar Estatukoak (hiru dira bakarrik Espainiatik kanpo bizi direnak, Portugalen, Holandan eta Britainia Handian).

DISONANCIAS Euskadi
Centro Kursaal Elkargunea | Avda. de la Zurriola, 1 Etorbidea | E- 20002 Donostia-San Sebastián (Spain)
T. +34 943 27 85 39 - Fax. +34 943 29 03 45 | info[@]disonancias.com

SPRI Eusko Jaurlaritza Arabajo Foru Aldundia Diputación Foral de Gipuzkoa Agencia de Innovación

DISONANCIAS Catalunya
Hangar | Canricart Passatge Marquès de Santa Isabel 40 | E- 08018 Barcelona (Spain)
T. +34 608 756 180 | catalunya[@]disonancias.com

Generalitat de Catalunya Departament de Cultura i Mitjans de Comunicació Acc1ó Barcelona 22 HANGAR.ORG

Promotor: Grupo Xabide
Xabide