
La Tienda de Ideas opari korporatiboetara dedikatzen den negozioa da eta Gasteizen dago kokatua. Saioa Olmo euskal artistarekin batera kongresu eta bestelako ekitaldi korporatiboetan parte-hartzaileei ematen zaizkien oparien alternatiba bilatzen dute.
Elkarrekin pertsona eta ekitaldi ezberdinetarako opari balioduna bilatzen dute, eta ekitaldi mota horietako parte-hartzaileen arteko interaktibitatea erraztuko duten ideiekin egiten dute lan. Saioa Olmok bere arte-proiektuetan gai soziokulturalekin eta egunerokotasunarekin lotutako lan partehartzaile moduekin esperimentatzen du.