Disonancias

ES | EU | CA | EN

Trànsit | Pau Faus + a77

Imagen

Trànsit projectes Bartzelonan dagoen enpresa kultura-kudeatzaileak Pau Faus artista katalanarekin eta a77 arkitetu kolektiboarekin kolaboratuko du Activa_DISONANCIASen barruan, espazio publikorako arkitektura iragankorraren inguruko ikerketa bat garatzeko helburuarekin.

Ikerketa a77 arkitektu argentinarren kolektiboaren proiektuaren barruan kokatzen da, Gustavo Diéguez eta Lucas Gilardik osatua, eta arkitektura hibridoa diseinatu eta produzitu nahi du Can Xalant-eko patioan, Mataró-ko Sormen eta Pentsamendu Garaikidearen Zentroan, zentro horretan sortutako jarduera eta edukien hedapen gisa. Aldi berean, protesi nomada bat ere diseinatu eta produzituko da Can Xalant-eko jarduerak Mataró-ko beste gune batzuetara eta lurraldeko beste hiri batzuetara hedatzeko.

Pau Faus-ek, bere aldetik, Mataró-ko testuinguru soziokulturalean sortutako egoerak ikertu, aztertu eta identifikatuko ditu, modu egokian bere gune publikoan parte hartu dezan, a77 kolektiboak proposatutako arkitektura iragankor hauen bidez.

Artistak proiektuan inplikatutako hiru agenteekin kolaboratuko du: Trànsit (I+G+b sailaren bidez), a77 eta Can Xalant.

Trànsit Projectes-ek proiektua bultzatzen du I+G+b sailaren bidez eta metodologia eta estrategiak berriak probatzeko helburuarekin: analisiak eta lurralde-partehartzea, prozesuen ebaluazioa, proiektu kolaboratiboak eta plataforma digitalak bere garapenerako, baita erabilera kulturalerako arkitektura iragankorreko egiturak probatzea ere.

Blog:

http://www.wecanxalant.blogspot.com/