
Garatutako proiektua: Txapa zulatua eta metal hedatuarentzat aplikazio berriak ikertu, batez ere erainkutzaren eta hiri tresneriaren arloan.
Eskatutako ikerketa: O-Void
O-Void proiektua bi gai nagusi esploratzen dituen ikerketa da; xafla metaliko zulatuan forma konplexuko egitura espazialen diseinua, eta zulaketa aldakorren produkzioa pertsonalizatutako argiztapen efektuak sortzeko eta/edo apaingarri gisa dituen aukerak ikusteko. Forma eta materialen aukera berrien bilaketa sortzailea da; horiek diseinurako eta fabrikaziorako CAD/CAM teknologia digital aurreratuen erabileratik datoz. O-Void, bereziki, ReD-ek garatutako diseinu parametrikoen prozesuen gaineko ikerketatik irten da, IMARek emandako fabrikaziorako material eta metodoen ezagutzarekin loturik.
O-Void arrautza formako eraikuntza da, gune bizigarria sortzen du, zulo aldakorreko eta dimentsio ezberdinetako panelekin mihiztatua. Zuloek argiztapen eta ikuspen efektu ezberdinak ematen dituzte panelen bitartez. Hori da fatxada metaliko askeen (muga geometrikorik ez duelako), apaingarrien (bere espresibitate estetikoarengatik) eta funtzionalki efizienteak direnen (argia iragazteko eta egoera puntual eta espezifikoetan gardentasuna emateko duen gaitasunarengatik) eraikuntza sistema malgu baten oinarria. Beraz, O-Void kontzeptu bat da, ez soilik proiektuaren forma globalari edo bere barnean margotzen duen espazioari dagokionez, baizik eta bere testura harrigarriaren "O" formako zuloak ere ilustratzen ditu.
Victor Iriarteren Disonancias buruzko dokumentalan ikusi dezakezu Nola garatzen den IMAR eta ReD arteko kolaborazioa.