Disonancias

ES | EU | CA | EN

Tecnalia | Ania Bas [2008]

Imagen

Eskatutako ikerketa: Hiri-inguru eredu jasangarria.
Garatutako proiektua:DisAniaLia/ LabAnia/ InsAnia – Lan egiteko modu berrien bila

TECNALIA diziplina anitzeko korporazio teknologikoa da. Pribatu eta independentea da eta hainbat zentro teknologikok osatuta dago. Haren misioa gizarteari, oro har, eta enpresa-sareari, zehazki, balioa eta aberastasuna ematea da. Horretarako, ikerketa eta berrikuntza garatzen ditu nazioartean.

Eraikuntza eta hiri-inguru iraunkorreko taldea 19 lagunek osatuta dago, eta Zamudion (Bizkaia) lan egiten du. TECNALIAko (1.300 lagun, 20 unitate) Eraikuntza Unitatearen (100 lagun, 7 talde) barruan dago talde hori. Haren jarduerak honako hauek dira: lurzoruak onbideratzea, barne-airearen kalitatea, ingeniaritza akustikoa, iraunkortasuna, eraikitzeko teknologia berritzaileak eta ekourbanismoa. Hainbat ekipo tekniko eta informatiko eta nazioarteko esperientzia ditu, baita Hiri-sormeneko laborategi bat ere (Q deritzona). Laborategi horrek harrera teknikoa eman dio Polonian jaio eta Britainia Handian bizi den Ania Bas artistari (www.aniabas.com).

Hala, elkarrekin ikertzen jardun dute hiri-inguru iraunkorraren ereduari buruz. Eredu hori ingurumena eta gune eraikiak errespetatzen dituen hiri-espazioaren errepresentazioa da, sozialki bizia eta kohesionatzailea, ugaritasuna eta balioa sortzen dituena, tokiarekin identifikatua eta kanpo-harremanetan “lehiakorra”.

Garatutako sormen-prozesuaren oinarria parte-hartze aktiboko tekniken aplikazioa da. Gogoeta horretan joan dira sartzen Qko kideak eta Eraikuntzako Unitateko 30 bat lagunez osatutako taldea zuzen-zuzenean, baita TECNALIAko hainbat profesional eta haien familia-inguruak ere, honako hauek aurkitzeko xedez: ideiak, begirada berriak, sormen aplikagarria eta ezohiko eta, hala ere, eguneroko inguruak (www.disanialia.blogspot.com).

Ikerketaren emaitza barne-sormenerako gaitasuna suspertzeko eragin sakona izan da, baita bilatutako hiri-garapen iraunkorraren eredua eratzeko hainbat eragilek parte hartzeko eta inplikatzeko beharra aurkitzea ere (lantokia bera esperimentazio-eremu gisa erabiliz). Hori guztia TECNALIAk garatuko dituen hiri-proiektu jakinetan egokitu eta transferitzeko kontzeptu bisualetan gauzatuko da.