Disonancias

ES | EU | CA | EN

Vitoria-Gasteizeko Udala | mmmm...

Imagen

Inplikatutako agenteak partaide eginez, Gasteiz hiriko zentroan dinamizazio sozial eta komertzialerako modu berriak ikertu. Periferiako zentro komertzialen erabilera masiboari aurre egin nahi zaio. Horretarako, ikerlariek aztertuta ditugun erabilera eta jarrera ikerketak izango dituzte eskuragarri.

Emaitzaren ustiapen-modua: A aukera.

Gasteizko Udala

Gasteizko Udala, udalerriko administrazio organo bezala, hiriaren kudeaketa, hiritarrentzako zerbitzuen gorabeherak eta herriaren beharrizanez arduratzen da. Komertzio zerbitzua, korporazioak 2003an Gasteizko komertzioaren sustapen eta garapenean laguntzeko sortua, izango da Alondegi proiektuarekin Disonancias proiektuan sartuko den saila. Hiri proiektu bat, hiri birgaitzea, azken finean, Hiri Parke Komertziala sortzeko helburua duena, horren inguruan hirigintza, komertzio, eskaintza turistiko, azpiegitura etab.en politikak koordinatzeko.    

DISONANCIAS programan parte hartzen due n talde munizipalak sailarteko izaera du. Sustapen Ekonomikoa eta Plangintza Estrategikorako Sailak parte hartuko du. Komertzio Zerbitzutik Saileko zuzendaria eta nagusia izango dira. Bide Publikoko Zerbitzu nagusiaren bitartez Hirigintza Saila ere.

Vitoria-Gasteiz. www.vitoria-gasteiz.org

mmmm... (Madril, 1998)

mmmm... Emilio Alarcón (ontzigintza ingeniaria), Alberto Alarcón (arkitektoa), Ciro Márquez (arkitektoa), eta Eva Salmerón-ek (kazetaria) osatzen dute eta Madrilen kokatutako kolektibo bat da. mmmm… kolektiboak izaera artistikodun proiektu sozialetan dihardu. Besteak beste, telemadreren egilea da, langabezian dauden amak janaria prestatzeko astirik ez duen jendearekin konektatzen duen eredu sozial bat; Madrileko La invasión de besos, hirugarren adinekoentzako Madrileko Festimad musika festibalerako irteera; Dinero para leer beka, El Quijote osoa irakurtzeko beka, isilean, lan ordutegia betez eta web kamera baten aurrean; el virus Amazonas, zure ordenagailuaren pantailako pixelak amazona oihana desagertzen den proportzio berean desaktibatzen dituena; Mallorcako Miró fundaziora bisitari berriak erakartzeko hamar urdaiazpikoen zozketa (pernilak zozketa egunera arte izan ziren fundazioan ikusgai).

www.mmmm.tv
www.telemadre.com
www.dineroparaleer.com

Irudia: Telemadre proiektua.