Disonancias

ES | EU | CA | EN

Seguros Lagun Aro | Josep María Martin

Imagen

Lagun Aro Aseguruak-ek duen hedapen komertzial sarerako negozio eta negozio eredu berriak ikertzean datza.

Aseguru konpainiak kalean ia 100 bulego ditu EAEko eta Nafarroako hiri garrantzitsuenetan, astelehenetik ostiraletara zabalik eta guztiak enpresako pertsonek maneiatuta. Zer gehiago eskaini daiteke sare honen bitartez? Zein negozio berri erantsi dakizkieke egungoei?

 

Emaitzaren jabetza: B aukera.

Lagun Aro Aseguruak

MONDRAGON kooperatiba-taldeko (www.mcc.es) aseguru-erakundea da. Euskadiko Kutxa/Caja Laboral banketxeak eta Lagun Aro izena duen MCCren kooperatibisten mutuak partaidetuta dago.

26 urte hauetan Lagun Aro, bereziki, familia-ekonomien sektorean zentratu da, aseguru-konponbideen eskaintza zabala eskainiz. Gainera, eta lehentasuneko sektore gisa, autonomoentzat lan egiten du, micropymeentzat soluzioak eskainiz.

Lagun Arok banaketa-sare multikanala dauka: sare-komertzial propioa (zuzeneko deia), banketxe-sarea Euskadiko Kutxaren bitartez, bitartekotza eta telefono-sarea/internet.

DISONANCIASen inguruan burutuko den proiektua inguru komertzialekoa da. Sare-komertzialak 300 pertsona inguru ditu, gutxi gorabehera konpainiaren langilegoaren 2/3a. Proiektua garatzeko diziplina anitzeko taldea eratuko da, eta bertan, esparru komertzialeko pertsonez gain, talde tekniko eta marketin eta berrikuntza taldeetako ordezkariak ere izango dira.

Bilbo (Bizkaia). www.seguroslagunaro.com

Josep-María Martín

Josep-María Martín (Ceuta, 1961) Pole irakasle arduraduna da Arts Action-en, HEAD (Haute École d’Art et de Design, Geneva University of Art and Design), Suitzan, eta Pedagogia Arduraduna Perpignan-eko École Supérieure des Beaux-Arts-en, Frantzian. Bere proiektuek, artetik, gizarteko zenbait egitura oinarrituetan, ez ordea pitzatu gabeak, interbentzio estrategia berriak sortu nahi dituzte. Gogo subjektibo eta kritikoarekin, lantzea erabaki duen errealitatea ezbaian jarri eta kritikatu egiten du. Bere piezek prozesua, ikerketa, partaidetza, inplikazioa era negoziazioaren ideia nabarmendu egiten dute, proiektu bakoitzerako identifikatutako agenteak proiektu komun bateko benetako sortzaileak bilaka araziz. Beste profesional batzuk edo/eta “kaleko hiritarrekin” lankidetzan aritzen da.

Gaur egun hurrengo proiektuetan ari da lanean (aukeraketa): Cielo, globalizazioko interpretazioaren inguruan (Hanshin- Mikage Commercial Zone, ans Mikage, Japon, 2006/08); God, erlijiotasunaz (Osaka-ko Lehenengo Arte Hirurtekoa, Japon, 2009); Made in Chile, emigrazioa, ekonomia eta aberastasun sorrerari buruz (Chileren independentziaren berrehungarren urteurrena, Santiago de Chile, 2010); 200 ideas for building a new world, a participative process of construction in Minato Mirai of proposals for a new World: ideien zirkulazio eta salerosketari buruz (Yokohama, Japon, 2009/10).

Egindako proiektuetako batzuk: Milutown Bus Stop eta Museo de las Constelaciones Familiares (Echigo Tsumari Art Trienal, Nigata, Japón); Rincón de Sueños, Hornidura Azoka Zentraleko ume langileentzako ludoteka (Laboratorio de Arte Alameda, Mexiko); Prototipo para la Buena Migración, Mugari buruzko hezkuntza eta argibide Zentroa (InSide_05 ,Tijuana, Mexiko eta San Diego, AEB); La casa de la Negociación (Fri Art, Fribourg, Suitza). Prototipo de espacio para gestionar las emociones en el Hospital (EAC, Hospital Provincial de Castelló, Special Project, Arco’08).

www.josep-mariamartin.com