
EiTB taldeak dituen medio ezberdinen (telebista, irratia, webgunea, kalea) integrazioan oinarrituz, ikuspuntu sortzaile eta berritzailetik Eitb-ren promozio euskarri anitzaren kontzeptua ikertu.
Prototipoa DISONANCIAS programaren promozioan oinarrituko da, garatzen den artean, 2008/09 edizioko lankidetza proiektuak hedatzeko xedez, lehen aipatutako medioen bitartez.
Emaitzaren ustiapen-modua: A aukera
EITB, Euskal Irrati Telebista, Euskadiko aurreneko komunikazio taldea da, lau telebista kate, bost irrati-etxe eta hiru webgune ditu: korporatiboa, 24 orduko informazioduna eta publiko gazteari zuzendua bestea. Egunean miloi bat lagunekin konektatzen da, informazio hurbila eta entretenimendua eskaintzen duelarik. Artistak nagusiki Sustapen Sailarekin egingo du lan. Horrez gain, proiektuaren ezaugarrien arabera telebista, irrati eta on-line inguruneko profesionalekin lankidetza eta ekarpen puntualak antolatuko dira.
Irudi eta testuaren konbinaketan oinarritutako komunikazioaren eremuan kokatzen du bere egitekoa Pernan Goñik (Oñati, Gipuzkoa, 1968). Medio fisikoagoetan editore eta eduki sortzaile lanean ibili izan da, esaterako argitalpen edo kartelak, edota web 2.0. sare sozialetan. Euren aukera adierazkor edo formalak aprobetxatzeko medio ezberdinak manipulatzea gustatzen zaio.
Pernan Goñik Bilboko Arte Eder ikasketak diseinu agentzia ezberdinetarako lanekin batera egin zituen. 90eko hamarkadan, Asisko Urmenetarekin batera, “Napartheid” euskarazko komiki fanzinearen sustatzaile bizienetakoa izan zen. Nerabe zelarik KRO izena zuen fanzine batean parte hartu zuen, komiki eta olerkiak bezalako edukiak sortuz eta proiektuaren kudeaketan parte hartuz. Sasoi hartan, ezkerreko joera politikoekin konektatutako diseinatzaile talde baten parte izan zen, kartel kopuru handia sortuz, beti lantaldean, eragiten zuten inpaktua entzutetsua izanik.
1998tik aurrera politika albo batera uzten du eta Artelekun argazki lanetan dihardu, bertako webgune berriaren edukietan kolaboratuz. 2001ean ti-ta.net sortzen du, beranduago Animatu, José María Martínez Burgos “Hafo” eta Maren Iturbururekin batera, internet eta gailu mugigarrientzako multimedia kreazioetan zentratutako enpresa. 2006tik bere proiektuetan dabil lanean Bilbon.