
Epe labur eta ertainera ingeniaritza, irakaskuntza eta enpresa profesionalen gaitasun sortzailea, berritzailea eta ekintzailea garatzeko bideratutako ekintzak sustatzeko “ingurune” bat diseinatzea.
Emaitzaren ustiapen-modua: A aukera
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa izaera integrala duen irakaskuntza kooperatiba bat da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikoduntzat emana. Ekintza nagusiak formazioa, ikerketa eta enpresa eta beste entitate publiko zein pribatuetarako transferentzia teknologikoa dira.
Irakaskuntza 1943an hasi zen eta ordutik etengabe haziz doa. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak makina bat enpresa esperientzia berritzaileren sormena bultzatu izan du eta enpresa bokazio izugarria dauka, 05/06 ikasturteko I+G ekintzen finantziazioaren %40a baino gehiago enpresetatik etorririk. Irakaskuntza kooperatibak Europar Batasuneko I+G programetan parte hartu eta atzerriko unibertsitateekin lankidetzak ditu.
DISONANCIAS barruan proiektua “Berrikuntza eta Ikhasiketak” deritzon taldearen markoan garatuko da, eremu hauekin erlazionatutako sail ezberdinetan diharduten bederatzi pertsonek osatutariko talde erreferente bat Europan.
Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa). www.mondragon.edu/eps.
Platoniq (Bartzelona, 2000) kultura ekoizle eta software garatzaile kolektiboak osatzen du eta komunikazio, auto-trebaketa eta hiri antolaketa estrategiak hobetzeko teknologia eta sareko lanaren erabilera sozial posibleen inguruan ikertzen dihardu. Euren lanak ikerketa kolektiborako tresna eta metodologia berritzaileak ematen ditu, Interneteko lizentzia libredun ikus-entzunezko artxibo zabalaz gain.
Euren proiektu ezagunenen artean nabarmentzen direnak, Burn Station (2003), copyleft musika distribuzio sistema, lizentzia irekiarekin euren lana zabaltzen duten 800 artista baino gehiagoren lanen aukeraketa bat ekintzen bitartez espazio publikoan debalde kopiatzea eskaintzen zaie hiritarrei; eta Banco Común de Conocimientos, ezagutza elkartrukearen baloreaz jakitun dauden pertsonak ohiko eskema hierarkikoetatik at aurkitzeko topaketak. Bertan, Mercados de intercambio de conocimientos deritze, Bartzelona, Cambridge, Lisboa, Casablanca, Hong Kong, Jakarta, London, Singapur edo Dublin bezain leku ezberdinetako hiritarren eskaintza eta eskarien arabera esperientziak elkartrukatzen dira.
Paltoniq-ek sari ezberdinak jaso ditu: Mexiko DFko Transitio Festibaleko Saria, Berlineko Transmediale Festibaleko Saria eta UNESCOren Digital Arts Saria.