
Alanbre eta hodizko konformatuarentzako erabilera berriak aztertzea, pertsona eta inguruneekin elkar eraginerako aplikazioei lehentasuna emanaz, materia baino erabilera aztertzeko interes handiagoarekin.
Emaitzaren ustiapen-modua: C aukera.
BULTZAKI S.L. alanbre edo hodizko konformatuan lan egiten duen famili enpresa da. Alanbre edo metalezko hodi landugabetik, malguki zein edozelako haga, formadun piezak, erresorte, etab. egiten ditu. Bere gaitasun teknologikoak soldatutako piezak egin, azpimultzoak muntatu eta hamaika bukaerekin piezak amaitzea permititzen dio. Pieza hauek erosten dituzten sektoreak oso zorrotzak dira, esaterako, sektore aeroespaziala, babesa, automobilgintza, elektriko-elektronikoa.
Bere teknologia eremu honetan europar mailan gailenentzat ematen dute, Bultzaki-k 15 herrialde baino gehiagotara esportatzen du, bere esportazio kuota %25ekoa izanik. Bere indargunea, produktuen malgutasuna eta kalitateaz gain, berrikuntza bideen etengabeko bilaketan datza. Beste ezaugarri nabarmen bat eratzen duten pertsonen adinen bataz bestekoa da, 33 urte, beraz, enpresa gazte eta dinamikoa da.
I+G+b saileko zuzendaria buru duen talde diziplina anitzak osatzen du proiektu taldea.
Vitoria-Gasteiz. www.bultzaki.com
Curro Claret-ek (Bartzelona, 1968) Londoneko Saint Martins College of Art and Design eta Bartzelonako Escuela Superior de Diseño Elisava-n egin zituen ikasketak. Diseinu eta arkitektura estudioetan zein bere kabuz aritu izan da. Bere artista jardunean, pertsonak elkarren artean, ingurunearekiko eta animaliekin erlazionatzeko modu ezberdinak planteatu nahi dituzten objektuak zertzen ditu. Jendea eta lurraren arteko nolabaiteko armonia, errespetu eta orekaren bila dabiltza. Batzuetan funtzio oso zehatzen bat era oinarrizko eta zuzenean betetzea dute xedetzat; besteetan bere objektuak, ordea, eguneroko zenbait egoera, ezbaian jarri eta, zer gertatzen den ikustearren, makurrarazten saiatzen dira.
Besteak beste enpresentzat egin du lan, Bartzelonako Udala, zein Kataluniako Generalitat-eko Ingurugiro Sailarentzat; baita galeria eta erakustokientzat ere.
Bere piezarik ezagunenak, Cajonera, zeinak 300% Spanish Design erakusketa ibiltariko parte izanik herrialde ezberdinak bisitatu dituen; Bartzelonako Museo de Artes Decorativas-ek (2006) eta Lleidako Centre d’Art La Panera-k (2008) arte eta diseinu garaikide bere bildumarako erosia.