Disonancias

ES | EU | CA | EN

Proiek::Habitat Equipment | Martín Azúa

Imagen

DISEINUAREN DEMOKRATIZATZEA: kanporako altzari publiko familia berria ateratzea, kalitate handikoa eta diseinukoa, aurrekontu guztietarako eskugarri.

Ez da zerbitzu gehigarri ugaridun diseinu konplexurik bilatzen, sinpletasuna eta egingarritasuna dira funtsezko baldintzak. Abiapuntua Proiek::-ek garatutako plegua izango da, bertan ezarriko dira kalitate eta kostu helburuak, material eta teknologia ezaugarriez gain.

 

Emaitzaren ustiapen-modua: Zehazteke.

Proiek::Habitat Equipment

Proiek:: altzarigintza publikoa eta arkitektura munduan altzairu herdoilezina protagonista izanik, soluzio, produktu eta zerbitzu kontzeptu berri baten alde apustu egiten duen enpresa da, altzairu herdoilezina protagonista izanik. Bere filosofia, besteak beste, zutabe nabarmen bitan eusten du: materialen kaudimena, kalitatezko produktuak aukeratuz beti, mantentze gutxi eta erresistentzia handidunak. Eta giza beharrizanetara egokitzea; gizarte beharrizan berriak zein irisgarritasunari erantzun eta ingurugiroarekiko sentsibilitateari, ideiak eta objektuak pertsonak eta kokatzen diren lekuen zerbitzura jarriz.
Bere lan eremuek altzairu publiko garaikidea, estatu zein nazioarteko mailan lehen mailako arkitektoen autore produktu katalogo zabala; urbanotikoa; arkitektura: mikroarkitektura (arkitektura arina), proiektu bitxiak (diseinu eskultorikoak) eta fatxadak (eraikin enblematikoak) hartzen dituzte.
DISONANCIAS proiektuaren koordinazioa Diseinu eta Berrikuntza eta Marketin sailek egingo dute. Sail hauek Ingeniaritza sailaren

Artea (Bizkaia). www.proiek.com

Martín Azúa

Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan Diseinu espezialitatean lizentziatua da Martin Azua (Gasteiz, 1965). Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan Arkitektura eta muntaia galkoren diseinuan graduondoko ikasketak ditu. Artistak bere diseinatzaile lana Elisava Diseinu Goi Eskolako irakaskuntzarekin tartekatzen du.

Egun diseinatzaile lanetan enpresa eta erakunde ezberdinekin ditu lankidetzak, banakako zein talde erakusketetan erakutsi izan duen esperimentazio eta ikerketa lanarekin uztartzen dituelarik: New York-eko MOMAko “Safe” erakusketa; “Strangely familiar: design and everyday life”, Walker Art Center, Minneapolis, AEB; Royal Institute of British Architects, London; eta “Living in Motion” Vitra Design Museum, Alemania. Bartzelona 2003ko Igeriketa Mundialetako Lehiaketako domina eta Madril 2012ko Kandidatura Olinpikorako packaging-aren egilea da, Fad 2007ren dominen diseinuaren arduraduna izateaz gain.

Basic House bere pieza New Yorkeko MOMAren bildumak erosi du eta erakusketa iraunkorrean ikusgai dago orain. Oraintsu, Zaragoza 2008 Expo-rako “Sed” erakusketa diseinatu du.

www.martinazua.com