Disonancias

ES | EU | CA | EN

S3Lab | Derivart

Imagen

S3Lab-en, Inteligentzia Artifizial teknika matematikoen bitartez, taxutzen dabiltzan arrazonamendu artifizialdun motorrarentzako bistaratze tresnaren garapena.

Arrazonamendu motor artifizial hau erabiltzaileen jokabideak edo/eta denbora errealean aplikazioak eredutzeko gai izan beharko du eta aplikazioaren eremu ezberdinetako esperientziaren arabera sailkapen ondorioak atera.

Emaitzaren ustapen-modua: Zehazteke.

S3Lab

S3Lab - Laboratory for Smartness, Semantics and Security konplexutasun eta ziurtasun kontzeptuekin tratatzea beharrezkoa denean arazoen modelizaziorako Inteligentzia Artifizial tekniken aplikazioan espezializatutako laborategia da.

Egundaino, aplikazio eremuak funtsean bi izan dira:

-Informazioaren segurtasuna (kriptoanalisia, sareetan intrusio detekzioa, zerbitzari eta terminal mugigarriak, banku iruzurraren detekzioa, arrisku analisia, erabiltzaile eta aplikazio jarreren analisia, software birikoaren analisi eta detekzioa, etab.).

- Ekoizpen prozesuen optimizazioa (prozesuen modelizazioa, sentsibilitate analisia, iragarpena, simulazioa, etab.).
DISONANCIAS programan sartuko den lantaldea

DISONANCIAS markoan ikerlari profildun informatika ingeniari bik osatuko du taldea.

Bilbao (Bizkaia).

Derivart

Derivart, 2004an sortzen da Bartzelonan artea, teknologia eta finantzen arteko elkargunea esploratzeko interesarekin. Gaur egun artista plastiko bat, bideo-joko informatika ingeniari bat eta finantzen soziologo batek eratzen dute.

Daniel Beunza soziologoa da eta New Yorkeko Columbia Business School-eko enpresa zuzendaritza irakaslea. Wall Street-eko inbertsio banku baten landa estudioa eta bere artikuluarekin, "Tools of the Trade: the Socio-Technology of Arbitrage in a Wall Street Trading Room", finantza merkatuen soziologian ekarpena egin eta American Sociological Association-aren Komunikazio eta Teknologia Saileko 2005eko artikulu onenaren sari berezia jaso zuen. "Listening to the Spreadplot" bere instalazioa Kalsrhue-ko (Alemania) ZKM zentroak antolatutako Making Things Public erakusketan izan zen ikusgai.    

Jesús Rodríguez, artista plastikoa eta performerra, Bellas Artes2004 Festibalaren antolatzailea, masa kontsumorako materialekin arte esperimental sustatzailea (BIC boligrafozko eskultura lehiaketak), Barcelona Art Students Exchange (BASE) asoziazioaren presidentea izan da eta kultura esparruan interbentzio kolektiboen plataforma den Culture Workers-en sortzaile kidea. Egun Cosmocaixa-rako tailerrak antolatzen dabil.


Mar Canet bideojoko ingeniari informatikoa eta diseinatzailea da. ESDIn, Escuela Superior de Diseño, irakaskuntza eta ikerketa bekarekin urte bi egon ostean Ingalaterrako University of Central Lancashire-en bideojoko diseinuaren eremuan zabaldu zituen bere ikasketak. Gaur egun Hangar-en dabil artista egoiliar bezala. Bere intereseko arloen artean, informazio bolumen handien bistaratze interaktiboa eta bideojokoak daude. Bere lanen artean nabarmengarria da NodeMail.org, e-posta bidalketa masiboen sarea bistaratzeko software batean oinarritutako proiektu artistikoa.