Disonancias

ES | EU | CA | EN

Ezarri | Guillermo Trujillano

Imagen

Alanbre eta hodizko konformatuarentzako erabilera berriak aztertzea, pertsona eta inguruneekin elkar eraginerako aplikazioei lehentasuna emanaz, materia baino erabilera aztertzeko interes handiagoarekin.

Emaitzaren ustiapen-modua: B aukera

Ezarri

BULTZAKI S.L. alanbre edo hodizko konformatuan lan egiten duen famili enpresa da. Alanbre edo metalezko hodi landugabetik, malguki zein edozelako haga, formadun piezak, erresorte, etab. egiten ditu. Bere gaitasun teknologikoak soldatutako piezak egin, azpimultzoak muntatu eta hamaika bukaerekin piezak amaitzea permititzen dio. Pieza hauek erosten dituzten sektoreak oso zorrotzak dira, esaterako, sektore aeroespaziala, babesa, automobilgintza, elektriko-elektronikoa. Bere teknologia eremu honetan europar mailan gailenentzat ematen dute, Bultzaki-k 15 herrialde baino gehiagotara esportatzen du, bere esportazio kuota %25ekoa izanik. Bere indargunea, produktuen malgutasuna eta kalitateaz gain, berrikuntza bideen etengabeko bilaketan datza. Beste ezaugarri nabarmen bat eratzen duten pertsonen adinen bataz bestekoa da, 33 urte, beraz, enpresa gazte eta dinamikoa da.  
I+G+b saileko zuzendaria buru duen talde diziplina anitzak osatzen du proiektu taldea. 

Lazkao (Gipuzkoa). www.ezarri.com

Guillermo Trujillano

Guillermo Trujillano (Bilbo, 1975). Debako Arte eta Lanbide Eskolan harri taila ikasi zuen, eta Bartzelonako Arte Eder Fakultatean lizentziatu zen. Coloco, barne-diseinua eta arte instalazioaren artean dabilen kolektiboaren sortzaile kidea eta lankidea da. Prozesu sortzaileetan interesaturik, eguneroko eraginean bere proposamenak sartuz gogoetarako uneak planteatzen ditu. Bere lanak sarritan kamuflaje estrategiak darabiltza (telefono kabina, sms mezuak, O.T. bideoklipa), ustekabearen bitartez, arreta bereganatu eta “beharrezko mezuren bat” zabaltzeko helburuarekin.

Superdogma lehenengo manifestua kasta bere lanarekin bermatzen du, ediziorik gabeko 33 minututako dokumentala. Fundació Tàpies-eko Indivisuals erakusketarako, telefono kabina bat proposatzen du, zentro komertzial bateko bozgorailuetatik hedatzearen truk debaldeko deiak eskaintzen dituena. hem pres la radio-rako (Centro de Arte Santa Mónica) pieza bi egin ditu: radio4-ko 'nautilus'-en ematen den irrati-nobela satirikoa Bartzelonako arte giroari buruzkoa, eta inor museoetara ez doala azpimarratu nahi duen operación triunfo estetikadun bideoklip bat. Bere lan diziplina anitzak egun dokumental bideografikorako interesa piztu dio. Cartografía bipolar de cantautores de la Habana da bere azken lana.

www.guillermotrujillano.net