
TV3-ko grafismo sailaren lan-prozesu eta metodologiaren berrikuspena sormen-dinamiken bidez, katearen aplikatutako irudi grafikoaren ikus-eraikuntzaren estrategien garapena lortzeko helburuarekin.
TV3 1983an jaio zen Kataluniako hizkuntza eta kulturaren normalizazioan laguntzeko helburuarekin. Gaur egun Kataluniako komunikabiderik garrantzitsuena da eta erreferentziazko telebista katea katalan gehienentzat.
TV3-en eredua Europako telebista publiko nazionalen ereduan inskribatzen da, eta bere programazioa komunikabide publiko baten printzipioetan oinarritzen da: konpromisoa balore sozial eta demokratikoekin, pluraltasuna eta hiritarrei zerbitzua.
Artistak Irudi-zuzendaritza eta Zerbitzu Artistikoen Sailarekin kolaboratuko du.
Diego Soroa Madrileko ETSAn Arkitektura ikasketak egin zituen eta Hiri Diseinuan espezializatu zen. Chicagoko Illinois Institute of Technology-ko beka jaso zuen eta bertan hasi zituen Biomimetikan eta alderantzizko teknologietan ikerketak.
Gaur egun, enpresa eta instituzioen aholkulari gisa dihardu lanean proiektu, kontzeptu eta herrialde-garapeneko estrategien definizioan. Gainera, Cuantics Creatives Laborategia zuzentzen du. Laborategi horrek gune publikoen balioa handitu, industria-guneak birsortu eta azken finean, balio soziala sortzen du. Artikulugilea eta hizlaria, Hardware Soziala terminoarekin definitzen du gune publikoaren kalitatearen inguruan duen kezka. 2006an urteko ekintzailearen saria jaso zuen Bilbon.