
Mahai multimedia multitouch-aren prototipoa eraikitzea, taberna, jatetxe, haurtzaindegi, zahar-egoitza, hotel, feria edota kongresuak bezalako aplikazio-eremu ezberdinetara egokitzeko gaitasunarekin.
Eidola Eidola enpresa gaztea da, eta aplikazio-eremu ezberdinentzat soluzio teknologiko eta multimedialen ikerketa eta produkziora dedikatzen da. Ekitaldi, feria, joko, erakusleiho eta publizitaterako errealitate birtualarekin, bisio artifizialarekin eta interaktibitatearekin lotutako hardware eta software soluzioak proposatzen dituzte.
Proiektuan parte hartzen duen taldea R+G+b saileko arduradunak eta produkzio saileko arduradunak osatzen dute.
Jazmín Vasco sistema multimedien diseinatzailea da, eta gaur egun freelance moduan kolaboratzen du hainbat enpresarekin. Horrez gainera, arte digitaleko zuzendari gisa ere lan egin du Bartzelonako hainbat publizitate agentziatan.
Bere proiektuen artean nabarmentzekoak dira Personal Light eta LuceSonoras instalazio interaktiboak; bi lan horiek soinu-, gorputz- eta ikus-interakzioaren ideiatik abiatuta sortu ziren.
Horrez gainera beste lan batzuk ere baditu, hala nola, lur interaktiboen proiektua, proiekzio-sistema erabiltzaileekin elkarri eragiten dioten hainbat eragin korporatiboko lurrean, eta erakusleiho interaktiboena, proiekzio-sistema beiran ukimen-pantailaren gainean.
http://es.youtube.com/watch?v=jp8IbEGECOc