
Laguntzaile edo e-partner bat sortzea, adimen artifizialeko tekniketan eta errealitate handituan oinarriturik, astronautak planetak esploratzeko etorkizuneko tripulatutako misioetan gidatzeko gai izango litzatekeena adituak ez diren materien interpretazioan, hala nola, ingeniaritza, medikuntza edo psikologia, gerta daitezkeen krisi egoeretan laguntza eskaintzeko helburuarekin.
GTD, negozio espazial, aeronautiko, energetiko eta zientifikoaren alorrean, sistema eta software ingeniaritzan Europako konpainiarik garrantzitsuenetakoa da.
Bere jarduera kontrol- eta informazio-sistemen sormen, diseinu, garapen, instalazio eta mantentze-lanean oinarritzen da. Bere jardueraren zatirik handiena kohete, satelite eta aireontzientzat softwareak sortzeari dedikatzen dio. Beste proietu batzuetan, GTD-k ELA-3 Guyana Frantsesan dagoen Europako Espazio Agentziaren jaurtiketa-plataformaren aginte- eta kontrol-zentro konplexuaren diseinua egin du, eta baita Airbus-en aireontzi nagusientzako softwarea ere.
DISONANCIAS-en parte hartzen duen taldea I+G saileko arduradunek eta bi ingeniari seniorrek osatzen dute.
Katerina Chryssantopoulou Greziako artistak eta Benoît Durandin frantsesak osatutako kolektiboa. Formazioz arkitektoak, artea, arkitektura eta zientzia alorretan parte hartzen dute diziplina horien arteko praktika gurutzatzeak egiteko helburuz.
Beren azkeneko proiektuen artean nabarmentzekoa da: Alternating wind power, Greziako Arte Garaikideko Museo Nazionalean, Yannis Yaxas ingeniariarekin elkarlanean, antolatutako erakusketa, non instalazioak museoaren sabaian zeuden aerosorgailuek elikatzen zituzten.
Horrez gainera, elkarlana egiten dute Spyros Xanthakis Frantziako Tolosako Unibertsitateko Matematika Saileko irakaslearekin, algoritmo generikoetan oinarritutako software bat diseinatzeko helburuarekin, parametro ezberdinekin forma arkitektonikoak eta bere mutazioak sortzeko.