
Artsactive.net sarearen egoitza DISONANCIAS da. Artsactive, 2005. urtean sortutako artista eta zientzia edo industria ikerketaren arteko lankidetzak sustatu edo babesten dituzten proiektu, erakunde eta partikularren nazioarteko sare bat da.
Sareak lankidetza programak antolatzen dituzten erreferentzia proiektuak, babesten dituzten erakundeak, eta ikerlari eta begiraleak ditu:
DISONANCIAS Skadebanan Västra Götaland (Tillt-en antolatzaileak Goteborg-en, Suedia) buru duen Europako proiektuko parte-hartzailea da, kultura eta enpresa alorren arteko trukaketa, horren eragin sozio-ekonomikoa eta, azken helburu gisa, eremu horretan politikak orientatzea sustatzen duten programen analisia garatzeko helburuarekin. WZB erakundeak (Social Science Research Center Berlin) parte hartzen du artisten interbentzioen eraginak neurtzeko.