Disonancias

ES | EU | CA | EN

Zer da DISONANCIAS?

Imagen

DISONANCIAS beren berrikuntza sustatzeko artistekin kolaboratu nahi duten enpresa, ikerketa-zentro edo erakunde publikoei zuzendutako plataforma da.

Artistak ikerlari gisa
Definizioz artistak ikerlariak diren premisatik dator. Erakundeekin dituzten kolaborazioen barruan, berrikuntzarako bide berriak eta desberdinak proposatzen dituzte, pentsamendu eta ekintzako ohiko prozesuetan desbiderapenak eta disonantziak sartuz, sormena eta lan-metodologiak ekarriz, eta talde bateko kideentzako katalizatzailea izanez.

Eskaera erreala
4 urteko esperientzia, 40 proiektutik gora eta nazioarteko programekin elkartruke ugariren ondoren, argi geratu da demanda erreala ez datorrela soilik sormen beharrean dauden enpresetatik, eremu kulturaletik haratago beste eremu zabalago batzuekin elkarri eragin nahi dioten hainbat artisten aldetik ere badago-eta demandarik. Zalantza barik elkartruke hori onuragarria da bi aldeentzat eta garrantzitsua berrikuntza-prozesuak dibertsifikatzeko.

Berrikuntza irekia eta elkarlanekoa aldaketarako tresna gisa
DISONANCIAS-ek “berrikuntza irekia eta elkarlaneakoan” eragitea nahi du, transakzio edo enkargutik haratago doan aktoreen arteko interakzioa duen berrikuntzaren paradigma, eta non azken emaitzak bi aldeen mesederako diren. Plataformak ez du berrikuntza helburu gisa ulertzen, baizik eta jarduteko erak, jarrerak eta balioak aldatzeko tresna gisa. Etekin ekonomikotik haratago.

Berrikuntzaren kultura hedatzea
DISONANCIAS-ek, epe luzera, gizarteari ingurune sortzaileak garatzearen garrantzia transmititu nahi dio, eta berrikuntzaren kultura hedatu alderdi guztietan, eta horrez gain erakundeen ardura soziala eta artistak gizartearekin duten konpromisoa sustatzen du.

DISONANCIAS-en bitartekotza

DISONANCIAS-ek bitartekotza egite du:

  • Ezagutzaren elkartrukea eta artista eta erakundeen arteko berrikuntza prozesuen sorrerarako esparrua sortuz.
  • Baterako lana eta programako parte-hartzaileen arteko elkar eragitea errazten duen metodologia sortuz.
  • Proiektuen segimenduari eutsiz.
  • Kudeaketa eta ebaluazio tresnak proposatuz.

Proiektuen ebaluazioaren bidez berrikuntzan “hobekuntza praktikoen” laburpena sor daiteke, eta horren onuradun izan daitezke plataformako parte-hartzaile guztiak. Era berean, eta esperientzia bakoitzaren mailan, jarraipen-adierazle adostuak ezarri daitezke, erakundeek garatutako proiektuak berengan zein inpaktu izango duen neurtzeko lagungarriak.

Emaitzak

DISONANCIAS-en barruan egindako ikerketek emaitza ezberdinak lortzen dituzte, abiatzeko ikerketa kontzeptuen arabera. Bi emaitza-maila bereiz ditzakegu:

  • Ikerketaren helburuarekin lotutako emaitzak: Lan-prozesuetan edo ingurumenarekin loturiko bideetan aldaketak sartzea; produktu edo zerbitzu berrien konfigurazioa; aplikazio berriak teknologia edo materialentzat.
  • Lan-taldeetako jarrera eta balioekin lotutako emaitzak: Beren jarduera garatzeko moduan zein hori hautemateko moduan aldaketak; ezarritakoa zalantzan jartzea, balioko pertzepzioetan aldaketak, norbere sormen-gaitasuna garatzea, aldaketaren aurrean jarrera berriak onartzea.

Parte hartzen duten erakundeek aurrez definitzen dute beren ikerketen emaitzen ustiapen modua, ikerketen emaitzak merkaturatu, erabili edo ustiatzen badira.