Disonancias

ES | EU | CA | EN

Artistak

Imagen

DISONANCIAS-ek gizartearekin konprometituak dauden diziplina anitzeko artisten parte-hartzea pribilegiatzen du.

Gizartearekin konprometitutako artistak
Eremu sozial eta ekonomikoekin lotuagoa dagoen artea aldarrikatzen duten artistak, eta beren lana ikerketa (ezagutza sortuz) eta sormen (soluzio eta etorkizun alternatiboak imaginatuz) prozesu hibridotzat dutenak.

Elkarlaneko artistak
Kolektibo baten barruan edo bakarka egiten dute lan, baina beti pribilegiatzen dituzte elkarlaneko prozesuak, interakzio sozialaren motore bihurtuz, parte-hartzea eraginez eta talde-katalizatzailea izanez.

Diziplina anitzeko artistak
DISONANCIASen parte hartzen duten artista gehienek ez diote  diziplina jakin bati jarraitzen, beren erraminta formalak garatu beharreko proiektuaren arabera aukeratzen dituzte. Askok dute formazio artistiko eta tekniko/zientifiko bikoitza.

Nazioarteko bisioa duten artistak
Artistak nazioarteko proiektuetan lan egitera ohituak daude eta harreman-sare zabala dute.

Artisten nazioarteko deialdia

Deialdiak edozein adin, nazionalitate edo bizileku duten artistei irekiak daude. Artistek onartu behar dute ez dutela sormen proiektu autonomo bat garatzen, baizik eta erakunde hartzaile bakoitzak zehaztutako kontzeptu eta aurre-baldintza batzuei lotuta eta horietan oinarrituta. Helburu nagusia erakundearen beharrei erantzuten dien prototipo, prozedura edo ideia baten ikerketa eta/edo garapena da.

Kontsultatu artisten nazioarteko azken deialdiaren oinarriak: PARTEHARTZE BALDINTZAK.

Eman izena posta-zerrendan deialdiak jasotzeko.