Disonancias

ES | EU | CA | EN

Erakundeak

Imagen

DISONANCIAS-ek erakunde mota zabalarekin egiten du lan, tamaina bat edo beste izan, edo jarduera-eremu bat izan edo beste, eta parte-hartze aukera ezberdinak ematen ditugu, beharren arabera.

Zein erakunde motarengana jotzen dugun

  • Enpresak/Fundazioak 
  • Ezagutza-zentroak (Oinarrizko edo aplikatutako ikerketa zentroak, Unibertsitateak, etb.)
  • Erakunde Publikoak edo izaera sozialekoak

Partehartze aukerak

A aukera
Artista batekin elkarlanean ikerketa-proiektu bat garatzea pruduktu, zerbitzu eta prozesuan berritzeko

  • Abiapuntua enpresak definitutako proiektu bat da.
  • Enpresaren parte-hartze maila: altua.
  • 9 hilabetetako elkar-ikerketak, batez ere I+G+b-ko unitate/arduradunekin.
  • Artista erlazionalekin lana, teknologia berrietara loturikoak, eta/edo diziplina mugakideetatik datozenak (arkitektura, diseinua, komunikazioa).
  • Emaitzak prototipo modura.

Kasu praktikoak


B aukera

Arte-proiektu batean parte hartzea espazio berriak eta joerak aztertzeko.

  • Abiapuntua artistak egindako proposamen bat da, enpresaren prozesu, material, produktu edo teknologin lotutakoaren
  • parte-hartze maila: baxua kontzeptualizazioan, eta erdibaxua egitean (proiektuaren arabera).
  • Artistak/artista-taldeak moduren batean erakundea tartean sartzen du bere bitartekoak erabiliz (ekipamenduak, materialak, produktuak/zerbitzuak) edo bere langileak mobilizatuz.
  •  Emaitzak proiektu artistiko modura; emaitzak irudikapen objektuala badu erakundeak erosteko lehentasuna dauka.

Kasu praktikoak


C aukera
Erakundeetan aldaketa kulturalak sartzeko jarduerak

  • Enpresaren parte-hartze maila: ertaina.
  • Era guztietako diziplinetatik (ikus-arteak, arte eszenikoak, musika, literatura, etb) etorritako  artistek erakundeko edozein sailetan egindako ekintza zehatzak (10 eta 80 ordu bitartean).
  • Emaitzak elkartze moduan eta jarduera parte-hartzaile moduan, honakoekin zerikusia duten aldaketak sartzeko: sormena, lan-metodologiak, barne-komunikazioa, lan-osasuna eta lan-segurtasuna, etb.

Kasu praktikoak