2008/09 edizioak 2008ko urritik 2009ko uztailera arte egingo diren zortzi ikerketa-proiektu biltzen ditu. Artisten deialdia 2008ko uztailaren 7an itxi da.
Ohikoa denez, kolaborazioak, enpresek eta parte hartuko duten erakundeek definitutako kontzeptutik, eta prototipo, prozedura edo ideia bat garatzeko artistek aurkeztutako aurreproiektutik abiatzen dira. Artistak eta enpresen arteko harremanaren inguruko zehaztasunak parte-hartze oinarrietan aurkituko dituzu.
Aurtengo programan honakoek hartuko dute parte: lau enpresa (BULTZAKI, EZARRI, PROIEK, LAGUN ARO ASEGURUAK), administrazio publiko bat (Vitoria-Gasteizeko Udaletxea), bi unibertsitate (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Deustu Fundazio Teknologikoa (S3Lab Laboratory for Smartess, Semantics and security), eta komunikazio publikoko talde bat (EITB).
DISONANCIASen parte hartzen duten enpresa eta erakundeen jarduera oso zabala da:
- Zerbitzu-enpresa bat: LAGUN ARO ASEGURUAK (aseguruak);
- Diseinu/produkzio-enpresak: BULTZAKI (alanbre-konformatua), EZARRI (beirazko mosaikoak) eta PROIEK (hiri-altzariak eta arkitektura);
- Ikerketa-zentroak: Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Berrikuntza eta Ekintzailetza saila, eta Deustu Fundazio Tekologikoko S3Lab Laboratory for Smartess, Semantics and Security;
- Administrazio publiko bat (Vitoria-Gasteizeko Udaletxea ), Sustapen Ekonomiko/Planifikazio Estrategikoa eta Urbanismo sailetatik.
Enpresa bakoitzaren azalpenean ikerketaren zehaztasunak behar dira. Hala ere, ikerketa-motak hiru eremutan elkar ditzakegu:
- Hiri-dinamikekin zerikusia duten ikerketak: Hiri erdigunerako dinamika sozial eta komertzialak (Vitoria-Gasteizeko Udaletxea ), urbanotika kontzeptuan kokatutako hiri-topaketa (PROIEK), kalean dauden bulego-sarearentzat erabilera berriak (LAGUN ARO ASEGURUAK );
- Ingurune-sortzaileen garapenarekin loturiko ikerketa, kasu honetan Unibertsitate bateko erabiltzaileentzat (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa );
- Teknologia edo materialen aplikazio/garapenarekin loturiko ikerketak: arrazonamendu artifizial paraleloko motor batentzat ikuspen-erraminta (S3Lab), birziklatutako beirarentzat edo beirazko mosaikoarentzat (EZARRI), alanbre-konformatuarentzat eta hodi metalokoarentzat (BULTZAKI).
EITBren kasuan (euskal irrati/telebista), euskarri-anitzeko sustapena ikertzea eskatzen da (TB, irratia, web), ikerketa DISONANCIAS programari aplikatuz.
Bada berritasunik edizio honetan: emaitzaren ustiapen-moduei dagokienez, aukera ezberdinak jasotzen dituen dokumentu bat. Hor oinarriturik, parte hartzen duten enpresa eta erakundeek aukera legaletako bat aukeratu dute: (A) lehenengoak –irabazi asmorik gabeko proiektuentzat-copyleften oinarritutako eredua proposatzen du; gainontzeko aukerek (B, C, D) –merkataritza-proiektuentzako, ikerketaren emaitzen ustiapen kasuan artistari ordainketa gehigarria egitea proposatzen dute, edo ez.
Irudia: mmmm...Me interesan los temas de investigación que se tratan
Maitane Puebla Aguirre (17 de December de 2008)